Dietak izan dezake eraginik paratuberkulosiaren garapenean?

Hestean bizi den mikrobiomak edo mikrobio-populazioak zeregin garrantzitsua du, bai patogenoen esklusioan,bai eta hesteko muki immunitatea heltzen laguntzen duelako. Hori dela eta, aldatutako mikrobioma bat, ez da gaixotasunaren markatzailea soilik, aktiboki patogeniaren laguntzailea izan daiteke ere. Modu berean, dietaren eragina mibrobioman nabarmena da. Azken finean, traktuan bizi diren mikroorganismoentzako oinarrizko substratuak dira elikagaiak eta.

Arrazuria eta laguntzaileek ikerketa baten emaitzak argitaratu dituzte. Bertan, untxiak eredu hartuta,dietaren aldaketak mikrobioman eragina izan dezakeen aztertu dute, Mycobacterium avium subsp. paratuberculosiak (Map) sortutako infekzioarekin lotuz. Honela, Map-ak sortutako infekzioa eta dieta aldaketaren arteko interakzioa dagoela ikusi da, honek, untxien zekal edukian eta saculus rotundus-ean mikrobiotaren aldaketan eragina izan dezakeela konturatu dira. Lana bere osotasunen ikusi nahi ezkero, hemen esteka:

http://journal.frontiersin.org/article/10.3389/fmicb.2016.00446/full.

Lan hau, Abere Osasun Sailaren eta Manitobako Unibertsitate arteko elkarlanaren ondorioa da. Ikerketaren diseinua eta animaliekin egindako esperimentazioa NEIKERen burutu da, sekuentziazioa eta analisi bioinformatikoa ordea Kanadan. Ikerketa hau, bere osotasunean, MINECOk (AGL 2012 9818-C02-02) eta Manitoba Startup fundek eskeinitako finantziaketari esker gauzatu ahal izan da. Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta Unibertsitateari esker, Rakel Arrazuriak, Ehsan Khafipour doktorearen laborategian doktoretza-aurreko egonaldia (EP_2015_1_53) egin du, hala, bere hezkuntza eta ikerketa interesgarri hau borobilduz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *