Dermatitis digitala, kontutan hartzeko gaixotasuna

Dermatitis Digitala (DD) esne-abelburuetan herrentasuna eragiten duen gaitzik ohikoena da. Berau, azala kornea sustantziarekin edo apatxen paretarekin elkartzen den guneko asaldura ahulgarri eta infekziosoa da. DD klinikoak, apatxaren gune-koronario gainean dagoen dermisean, mingarriak diren, urradura eta hanturazko ultzerazio batzuren bidezko agerraldia izan ohi du. Hauek, ohiki, ez dira tratamendurik gabe orbaintzen. Gaitz honek, ondorio ekonomiko latzak izan ohi ditu esne ekoizpena urritzearekin eta tratamenduen kostuen handigotzearekin. Beraz, munduko behi-aziendetan animali-osasuneko arazo ekonomiko garrantzitsu bat bezela ezagutua izan da. Ideia egin dezagun, esne-txekorretan lehen erditzea baino lehen DDren agerpenak, lehenengo edoskitzearen esne-produkzioaren jetsiera nabarmena eragiten du. Espainian, herrentasuna esne-abelburuen animali zahartze zergatiaren hirugarren jatorria litzateke, ugal-arazo eta errapeko min edo mamitisaren ondoren. Beraz, kontutan izateko arazoa dugu berau, prebentzio eta tratamendurako aurrerapausuen onurarako.


DD gaitzan, lesioak, itxura makroskopiko arabera sailkatzen dira: M0: asaldura gabeko azala. M1: tamainu txikiko, 2 zentimetroko diametroa baino txikiagoko, epitelio-lesioa. M2: azal digitalaren asaldura akutua, 2 zentimetroko diametroa baino handiagoko itxura ultzeroso edo pikortua. M3: birsorkuntza prozesu-aldian, asaldura akutua birsortzen ari den ehunaz estalita dago. M4: Deskeratinatutako, ugaritzeko joera edo biak jasan ditzakeen berantiar lesio-kronikoa. M4.1: estadio honek berragertzen diren M4ko forma kronikoei eta M1an deskribitutako fokuei errferentzi egiten die.

Modu harrigarrian, DDren etiología eta patogenesia ez da ondo ezagutzen eta gaixotasun multifaktorialtzat jotzen da. DD gaitzaren bakteria eragiletzat treponemako espezieak (espiroketa anaerobio Gram negatiboak) kontsideratzen dira. Hatz-lesioetan hauen agerpenak, mindutako ehuna kolonizatzeaz gain, bakteria inbasiboak ere direla ondoriozta dezake. Bidenabar, DD subkliniko eta kroniko kasuetan triponema dibertsitate urriago antzeman da akutuetan baino.

NEIKERreko Animalia Osasun Departamenduan bere doktoretza-tesia burutu zuen Rakel Arrazuria, egun, doktoretza-ondorengo egonaldia burutzen ari da, Calgary-ko (Kanada) Unibertsitatean, Animalia Osasun eta Ekoizpen Departamenduan. DD lesioetan isolatutako treponema espezie desberdinen artean izan daitezkeen faktore sinergikoetan oinarritua dago bere lana.

Argazkiaren egilea: NEIKER- Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *