Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ikertzaileak (doktoratu aurrekoak) eta teknologoak prestatzeko beken deialdia argitaratu da EHAAn (IKERTALENT programa). Beketako batzuk NEIKEReko sail desberdinetan garatu behar dira.
Animalien Osasun Sailak (Derio, Bizkaia) bi beka eskaintzen ditu:
– Doktoratu aurreko beka bat (P8) “Paratuberkulosiari eta behi-tuberkulosiari erresilienteak zaizkion animaliak identifikatzeko, karakterizatzeko eta genetikoki hautatzeko tresna berriak garatzea” proiekturako.
– Teknologoak prestatzeko beka bat (T7), bi urtekoa, “Salud Global: Caracterización de genomas completo de Coxiella burnetii y mejora de la vigilancia de esta zoonosis en Europa” proiekturako.
Esteka honen bidez, proiektu bakoitzari dagokion informazioa eskuratu eta eskaerak izapidetu daitezke. Bi proiektuei buruzko edozein kontsulta egiteko, harremanetan jar zaitezkete dagozkien tutoreekin, dagozkien fitxetan agertzen diren harremanetarako helbideetan.
Eskaerak aurkezteko epea: 2024-2024/07/01.
Mesedez, zabaldu zuen inguruko jendearen artean, interesa duten guztiei albistea helarazteko.