Irailaren 11tik 14ra, 19th International Workshop on Campylobacter, Helicobacter and related organisms (CHRO 2017)-n, egon gara. Bi urtetik behin burutzen den tailer modukoa, aurten Nantesen izan da. Bertan, 40 herrialde baino gehiagotako animali-osasunean zein giza-medikuntzan gabiltzan 300 ikertzaile inguru elkartu ginen. Guztiok Campylobacter, Helicobacter eta Arcobacter, generoko bakterioekin lan egiten dugu. Helicobacter generoan, gastriko zein, enterohepatikoetan sailkatzen diren 30 espezie baino gehiago barneratzen dira. Lehenean, medikuntzan garrantzia handiko Helicobacter pylori espeziea aurkitzen dugu, berau gizakiaren epitelio gastrikoa kolonizatu eta gastritis, ultzera peptikoa eta minbizi gastrikoa eragin dezake, bere izaera zoonotikoa ez-baian dagoelarik. Campylobacter generoan, beren izaera zoonotikoarengatik bi espezie dira garrantzitsuak eta NEIKERrek jo mugan dituenak C. jejuni eta C. coli. Hau dela eta gure lan taldeak Campylobacterren ikerketan oinarritzen diren bi proiektuen emaitzak plazaratu zituen. Lehenak, poster moduan aurkezturikoak, (“Occurrence of zoonotic Campylobacter species in cattle and sheep farms”), gure EA-ko behi eta ardi aziendetan ematen den Campylobacter espezie zoonotikoen banaketa eta karakterizazio molekularreko emaitzak barneratzen ditu. Ahoz aurkeztutako bigarren lanean, (“Caecal microbiome modifications across age in a free-range poultry flock naturally-infected with Campylobacter”) bere bizitza emankorrean Campylobacter infekzioari dagokionez oilo talde bati eginiko jarraipena bai eta bere mikrobiota zekalaren aldaketa adinaren arabera eman zen aditzera.
Campylobacterri buruz jardundako saioetan, detekzio eta karakterizazioaz, kontrol estrategiez, antibiotikoekiko erresistentziez, epidemiologiaz, osasun publikoa bezelako gaietaz besteak beste aritu ziren. Teknikei dagokionez, genoma osoen sekuentziazioak (whole genome sequencing, WGS), eman dakigukeen informazio eta aplikazio anitzak direla eta, ezinbesteko atala bete zuen. Agenteen agerraldi eta epidemiologia ikerketak burutzeko erabilerari buruz hitz egin zen (SNP-typing, wgMLST, cgMLST). Baita asoziazio ikerketak egiteko erabil daitekeela ere (genome wide association studies, GWAS) antibiotikoekiko erresistentzia edo patogeno-ostalari interakzio mekanismo berriak identifikatzeko asmoz. Bukatzeko, taxonomia saioetan bere erabileraren aukera eztabaidatu zen épsilon-Proteobakterioa birrordenatzeko. Beste mikroorganismo batzuetan gertatzen den bezelaxe, Campylobacter desberdinetan erresistentziaren handitzea dakusagu; ziprofloxazina eta tetraziklinari dagokionez nagusiki. Epidemiologiari dagokionez, gizakiaren infekzioan eragin zitzaketen iturri desberdinei buruz hitz egin zen. Zentzu honetan, nahiz eta hegaztiak, nagusiki hiri inguruneetan, iturri nagusia izan landa-ingurunetan, abelburuek paper garrantzitsua izan ohi dutela diote zenbait ikerlanek. Ingurune eta ostalari desberdinetara Campylobacterrek duen egokitzapen ahalmenaz, fase moldaeraren bitartez fagoen aurka bizirik irauteko ahalmenaz eta andui desberdinak oxigeno kontzentrazio desberdinetara moldatzeko ahalmenaz jardun ziren ere. Kontrol estrategia saioetan adierazi zen moduan, izaera honek bere kontrola aski zailtzen du.