2013. urtetik hona, tigre eltxoaren (Aedes albopictus) arraultzak aurkitu izan dira Irun-Behobia inguruan dauden gasolindegi eta ibilgailu ugari dabilen aparkaleku batean. Aedes albopictus leku batetik bestera garraio bitartez mugitzen delako gertatzen da horrela. Oraingoz, gure erkidegoan, espezie inbaditzaile honen aurrera egitea geldoa da, dirudienez oraindik ez da Irun erdigunera eta ondoko herrietara iritsi. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Epidemiologia zerbitzuko datuen arabera Bidasoa eskualdeko biztanlegoaren eltxoen kozken igoera azken 3 urteotan ez da ugaritu ere. Beraz, egoera ezin hobean gaude eltxoaren presentziaren maila baxua mantetzen jarraitzeko. Helburu honekin, Osasun Publikoko bi teknikari eta Neikerreko Animalia Osasuneko bi kide Catalunyara joan eta tigre eltxoaren kontrolean diharduten erakunde batzu bisitatzen aritu ginen: Generalitateko Osasun Departamendua, Bartzelonako Udaleko Osasun Publikoa eta Epidemiologia saila eta del Baix Llobregateko “Servei de Control de Mosquits” delakoa. Denok eltxo honen aurka eman beharreko pausoen ikuspegi orokor bat eman ziguten; gestio, kontrol eta tratamendu inguruan. Tigre eltxoaren presentziaren gune batetan Dengue, Chikungunya edo Zika kasu biremiko bat agertzekotan, nola jokatu azaldu ziguten ere. Zainketa eta kontrola egiteko lan talde desberdinen koordinaketa, udaletxe desberdinen parte hartzea eta taldeen formakuntza; biozida tratamenduak egingo dituztenak zein herritarren formakuntzaz arduratuko direnak, ezin bestekoa da lortu nahi den helburua eskuratzeko.