Campylobacter: Oraindik alderdi asko ezagutzeke

Herrialde industrializatuetan Campylobacter infekzioak eragindako gastroenteritisak dira ohikoenak. 2005. urtetik hona EB-n, Campylobacter bakteriak eragindako infekzioak, Salmonellak eragindakoak baino ugariagoak dira. Hortaz gain, 2014. urtean, EB-ko 100.000 biztanleetatik, 71.0 Campylobacter infekzio kasu errejistratu ziren, Elikagai Segurtasuneko Europear Autoritateak, EFSA delakoak, errealitatean, 9 miloira igo daitezkeela estimatzen duen arren. Bidenabar, EFSA-ren ustetan, urtean zehar Campylobacter infekzioek eragiten duten osasun gastua eta produkzio galerak 2400 milo €-takoak izan daitezke.
Campylobacter bakteriak hainbat mamifero eta hegaztietako urdail-hesteetako traktua modu asintomatiko batetan kolonizatzen du, gizakion jakiak diren hainbat espezie barne (hegazti, zerri eta hausnarkariak). Halere, gizakiotan ematen diren hainbat infekzio, hegazti-gordailua dute eragiletzat. Honela, kutsatutako hegaztien haragia, gizakiongan infekzio kausa nagusiena dugu. Hau gutxiegi sukaldatzeagatik, are gehiago, jada sukaldatutako edo tratamendu termiko gabeko beste jaki batzurekin elkar kutsadudarengatik suertatzen da nagusiki.
Campylobacter-ek oilotegiko lehen animaliak kutsatuta, oso azkar zabaldu eta denbora laburrean oilotegiko animalia gehienak kolonizatzen ditu. Nahiz eta zantzu klinikorik ez izan eta produktibitatean gora-beherarik ez eduki, bere denbora produktibo amaieran, broiler-ren heste itsuko %70-80 laginak positiboak dira. Lehen mailako produkzioan egon daitekeen kutsaduraren aurkako kontrola ezin bestekotzat jotzen da, gizakiongan eman daitekeen infekzio arriskua ekiditeko. Egun, Campylobacter-ekiko negatiboak diren oilasko loteak ezin lor daitezkeen arren, helburua, produkzio zikloaren azken ataleko bakteria kantitatea murriztean legoke, honela kanaleko kontaminazio arriskua gutxituz.
Gizentze oiloetan ematen den Campylobacter infekzio epidemiologiaren ezagutzak eta hesteetako mikrobiotak kolonizazioan duen papera jakiteak, kontrol estrategia jasangarriak bideratzeko balioko digu, hegaztietan ematen den kolonizazio arriskua ekidinez. Bide honetan, NEIKER-rek baditu xede desberdineko ikerlanak abian; i) Campylobacter bidezko infekzio prebalentziaren ezagutza EEAko abel ustiaketetan (hegazti zein hausnarkari ustiaketetan) (DECO 12-00020) eta ii) hegaztien heste-mikrobiotan eragiten duten faktore desberdinen ebaluaketa, hala nola, Campylobacter-en eragina honetan (INIA, RTA2013-00086-00-00).

Arkazkia: http://www.aussiechickens.com.au/photos

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *