Europako Batzordeak joan den ostiralean, hilak 18, Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean EAE behi-tuberkulosirik gabeko gune gisa aurkezten duen araudia argitaratu zuen. Horrela, EAEk, Kanariar irlekin, Galiziarekin eta Asturiasekin bat egiten du, aurretik ere lortu baitzuten deklarazio hau.
Tuberkulosia (TB), Tuberkulosi Konplexuko bakterioek sortutako gaixotasun zoonosiko bat da. Konplexu hori hainbat mikobakteriek osatzen dute, eta helburu-espeziearekiko nolabaiteko zaletasuna dute. Multzo hori osatzen duten mikobakterioen artean, modu arrunt batean esan daiteke, Mycobacterium tuberculosis-ek gizakiarekiko zaletasuna duela; Mycobacterium bovis-ek eta Mycobacterium caprae-k, berriz, behiekiko eta ahuntzekiko, hurrenez hurren. Hala ere, hori baino ez da; zaletasuna, hiru mikobakterio horietako edozeinek edozein animalia-espezieri eragin diezaiokeelako, gizakia barne.
Gaixotasun honek ehunka urtetan zehar, animalien osasunean zein osasun publikoan eragin handia izan du eta gaur egun ere arazo handia da herrialde batzuetan. Infektatutako animalietan eta gaixotasunaren fase aurreratuetan mikobakterioa iraizteko bideetako bat esnea da,ondorioz, produktu horren bidez infekzio transmisioa arazo handia izan da. Behietatik gizakienganako infekzioaren transmisioa minimizatzeko inflexio-puntua, esnearen tratamendu termikoen hasiera izan zen, eta batez ere pasteurizazioa, honen bidez mikobakterioak inaktibatzea lortzen baita. Herrialde garatuetan, esnearen bidezko infekzioaren transmisioa dagoeneko arazo ez den arren, gaur egun, giza TBen %0,4 Mycobacterium bovis delakoak eragindakoa dela uste da EBn, OMEren datuen arabera.
Adierazpen hau lortzea ez da lan erraza izan. Estatu mailan TBren aurkako borrokaren lehen urratsak Bizkaian eta Kantabrian eman ziren 50eko hamarkadan. 1982an, EAE izan zen, behi-errolda osoa kontutan izanik, gaixotasuna errotik kentzeko plan bat ezarri zuen lehena. Gaur egun arte, abeltzainek, albaitariek eta administrazioak bide luzea egin dute lan honetan. Behien tuberkulosiaren komunitate librearen deklarazioak, bost urtez jarraian, infekzioak, EAEko ustiategien, % 0,1 baino gutxiagori eragin diola esan nahi du.
Hori dela eta, NEIKEReko Animalia Osasun Sailetik zorionik beroena helarazi nahi diegu helburu hori lortzen elkarkidetzan egon garen foru aldundietako abeltzaintza-zerbitzuei, abeltzainei eta albaitariei.
EAE TB gabeko eskualde izendatzea interesgarria da administrazioentzat eta sektorearentzat; izan ere, erkidegoko araudiaren araberako neurri batzuk malgutzeko aukera emango du eta, aldi berean, balio erantsia da gure abeltzainentzat.
Behi tuberkulosiaren komunitate askearen aitorpenari betiko eutsi ahal izatea esperoa dugu, eta arrakasta honek EAEko abeltzaintzan osasun-erronka berriei aurre egiteko balio izatea eta erlaxaziorantz eta autokonplazentziara ez gaitzala eraman.