NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamenduak, diagnostiko lanak zein I+D proiektuak burutzen ditu. Azken hauek, abere, etxe eta basa animaliei eragiten dieten inpaktu nagusiko gaixotasunen ikerketa epidemiologiko, kontrol, prebentzio eta tratamenduetara zuzendurik daude batik bat, gizakioi eragin diezaiguketen gaixotasunei gainbegirada handiago bat burutuz, hau da, zoonosi nagusiei. Ikerketa lerro nagusiak eta hauetan atxikitutako proiektuak 2017. urte honetan hauexek dira:
Animalia Osasunean interesgarriak izan daitezkeen gaixotasunen diagnostiko eta zainketa
- Animalia Osasun alorreko Ikerketa pertsonalizatua eta behaketa epidemiologikoa EEAAn (DDEI Eusko Jaurlaritza)
- Mihi urdin gaixotasunaren behaketa EEAAn (DDEI Eusko Jaurlaritza).
Zoonosi eta susperraldian dauden gaixotasunak
- Influenza Aviar birusaren isolaketa eta tipifikazio estrategia berrien garapen eta balioztatzea (INIA RTA2015-00088-C03-00)
- EEAAn Influenza aviar oso patogenoaren zaintza programa (DDEI Eusko Jaurlaritza)
- Esnetarako hausnarkari txikien ustiaketetan Coxiella burnetti –ren garapenaren ikerketa eta ekoizkinen kalitatean eragina (INIA RTA2013-00051-C02-01)
- Entzefalopatia espongiforme kutsakorren ezabapen programa (DDEI Eusko Jaurlaritza).
Elikadura-segurtasuna
- Gizenketa oilaskoen Campylobacter infekzio epidemiologia (INIA RTA2013-00086-00-00)
- Elikatze-kate oinarrian bakteria patogenoen prebalentzia eta karakterizazioa: baliabideen diseinu eta prestaketa (DDEI Eusko Jaurlaritza).
Mikobakteriosia (Tuberkulosia eta Paratuberkulosia)
- Gizakioi eta txerri-aziendei eragiten dieten mikobakterioen aurkako inmunogenoen eta proba diagnostikoen garapen eta balidazioa (EuropeAid/136457).
- Bero bidez inaktibatutako mikobakteriak inmunogeno gisa hausnarkarietan: emate-bidea, ostalariaren erantzuna eta diagnostikoa (MINECO, AGL2014-56305-C3).
- Mycobacterium avium subsp. paratuberculosi –ak eragindako infekzio latente edo patenteekin erlazionaturiko markatzaile genetiko eta inmunologikoak (INIA RTA-2014-00009-C02-00).
- “Development of a multiplex real-time PCR for the detection and identification of Mycobacteria in animal-derived clinical specimens and foodstuffs” (DDEI Eusko Jaurlaritza, Berriker).
- Euskal Herriko paratuberkulosiaren kontrolan txertaketak eragindako segurtasun eta eraginkortasunaren balorazioa (DDEI Eusko Jaurlaritza).
- Mikobakterietan txertaketak eragindako erantzun inmunologiko eta babes markatzaileak (DDEI Eusko Jaurlaritza).
Bektoreak eta kutsatutako gaixotasunak
– Animalia zein giza osasunean ardura eragin ditzaketen eltxo bektore eta beste artropodoen zaintza EEAAn (MSSSI Espainiar Gobernua, DSA y DDEI Eusko Jaurlaritza).
Basa-animalien osasun zaintza
– Basa-animalien osasun zaintza EEAAn (DDEI Eusko Jaurlaritza).
– Basa- (azkonar, basurdea) zein etxe- (ardi) gordailuetan egon daitekeen behi-tuberkulosiaren kontrol estrategiak (INIA RTA2014-00002-C02-02).
– Interferentzia bidezko konpetentzia erakusteko potentzial handia duten eta antzekoak diren harrapakarien arteko baterako existentzia: banakako ezaugarrien garrantzia (Junta de Andalucía).
Beste gai batzu
– Erleen patologia: Vespa Velutina –ren kontrol sistemak. Erleen babespen espezifikoa (DDEI Eusko Jaurlaritza, Berriker).
– Liztor asiatikoaren eragin sozioekonomikoa EEAAko erlegintzan (Talde operatiboa- DDEI Eusko Jaurlaritza).
Argazkiaren egilea: NEIKER-Animalia Osasun Saila