Urtero, SEOC delakoak antolatzen duen kongresuan, albaitari eta hausnarkari-txikien sektoreko teknikariez osaturiko 300 profesional baino gehiago bateratu ginen Talavera de la Reinan (Toledo), hilaren 14-tik 16-ra. Patologia saioetan; agalaxia kutsakorra, parasitosia, paratuberkulosia, heriotzak arkumeetan, hala nola, albaitari klinikoek eta albaitari lizentziaturako azken mailako ikasleek aurkeztutako kasu kliniko interesgarriak plazaratu ziren. NEIKER-etik bi hitzaldi labur eta hitzaldi saio baten moderatzaile gisa jardun zuen Jesse Barandikak (zuzendaritza eta zientzia batzorde-kidea) eta INIA-ko (FPI-2015) kontratu predoktoralaren jabe den Raquel Alvarez Alonsok parte hartu zuten, azken honek bere tesiarekin (Q sukarra hausnarkari-txikietan, proiektu INIA- RTA2013-00051-C02-02) zerikusia zuten bi lan aurkeztu zituelarik, bata hitzaldi eta bestea poster gisa.
Aurki SEOC-eko web orrian, (http://seoc.eu/es/libros-de-actas/), aurkezturiko saioak eta txostenak kontsultatu ahal izango dira.