Uztailaren 19 eta 20an, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Mikrobiologia eta Gizartea: Mikrobiologiaren Erronka, Hedapen eta Irakaskuntzaren IV Batzar Nazionala deituriko batzarra ospatu zen, Sociedad Española de Microbiología-ren (SEM) barruan dagoen Mikrobiologiaren Irakaskuntza eta Hedapena talde espezializatuak antolaturik. SEM 1946an sortu zen elkarte interdiszipinarra da eta mikrobiologiaren arlo desberdinetan lan egiten duten 1700 bazkidek osatzen dute. SEM Federation of European Microbiological Societies-en (FEMS) partaidea da, azken honek urtero hainbat beka (FEMS Research Grants) ematen ditu doktore-tesiaren amaieran edo doktoratu ostean ari diren gazte ikertzaileentzat, aukeratuek beren ikerketa jarduerak herrialde kanpoko guneetan 3 hilabeteko egonaldiak finantzatu ahal izateko. Batzarraren emanaldietako batean, 2017an FEMS beka hauen onuradun izan ziren gazte ikertzaileek mikrobiologiaren alor desberdinetan (antibiotikoen aurkako erresistentziak, astrobiología, landare ekoizpena, eta abar) egindako lan desberdinak aurkeztu zituzten. NEIKER-eko Animalien Osasun Sailean hasi berria den Ana P. Tedim lankidea, “Antibiotikoen erabilera zentzuzkoa abeltzaintzan” izeneko proiektuan ikertzaile dena, saritua izan zen lehen aipatutako beka batekin eta emanaldietan parte hartzera gonbidatu zuten, emanaldi hauek SEM-aren parte den Ikertzaile Gazteen taldeak antolatu zituen. Bere hitzaldiaren izenburua Antimikrobianoen aurkako erresistentziak: ekosistema desberdinen ekarpena beren hedapenean izan zen, bertan bakteriek antimikrobianoen aurka dituzten erresistentziez, gizakiaren zereginaz, animaliak eta inguruneak erresistentzien hedapenean eta gizaki eta albaitarien medikuntzan sortzen dituzten arazoei buruz hitz egin zuen. Gainera abeltzaintzan arazo honek duen eragina gutxitzeko NEIKER egiten ari den hainbat ekintza aurkeztu zituen. Disziplina anitzeko emanaldi hauetan eztabaida gehien sortu zuenetako gai bat antibiotikoen erresistentziena izan zen.
Ikertzaile gazteen lanen emanaldiez gain, kongresua oso interesgarria izan zen eta mikrobiologiaren gai asko aipatu ziren (txertaketak, gorantza datozen patogenoak, jakien mikrobiologia, antibiotikoen aurkako erresistentziak besteak beste), beti ere gizarteari gai hauek zabaltzeko helburuarekin.