Albaitaritzako sendagaien eta animalia bizietan zein, animalia-jatorriko produktuetan bestelako substantzien hondakinen jarraipenaren emaitzei buruzko EFSAren azken txostenean jasotzen denez, , 2020an mailek azken urteetako joerari jarraitzen diote, eta behera egiten jarraitzen dute Europar Batasunean. Estatu kideek, Islandiak eta Norvegiak jakinarazitako 620.758 lagin eta 13 milioi emaitza inguru hartzen dituzte txosten horretan jasotako datuek. Lagin horietatik, % 53,4 Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionalen (PNIR delakoa Espainian) zehaztapenekin bat etorriz jaso ziren; % 0,7 Kontseiluaren 96/23/EE Zuzentarauaren arabera jakinarazitako lagin susmagarriak izan ziren; % 0,4 inportazioan jasotako laginak, eta % 45,5 legedi nazionalaren arabera garatutako programen esparruan aztertutako laginak.
Oro har, laginen % 0,19k bakarrik gainditu zituzten legez baimendutako hondakinen gehieneko mailak. Zifra horrek agerian jartzen du jetsiera nabarmena, 2019an emandako % 0,30aren aldean, eta azken 11 urteetako baxuena da, orduan ez-betetzea % 0,25-0,37 bitartekoa izan baitzen. 2020ko emaitzak 2017, 2018 eta 2019koekin alderatuz gero, onespen gabeko emaitzen maiztasuna agente antitiroideoentzat (A2), esteroideentzat (A3), azido erresorziklikoko laktonentzat (A4), antihelmintikoentzat (B2a), konposatu organokloratuentzat (B3a), konposatu organofosforatuentzat (B3f), koloranteentzat (B3e) eta “beste substantzia” (B3f) batzurentzat murriztu egin zen. Substantzia debekatuak (A6) laginen % 0,02-an (% 0,01 2019an) aurkitu ziren, hauek identifikatuz: kloranfenikola (n = 11), metronidazola (n = 4), hidroximetronidazola (n = 3), erdiziarbazida (n = 3) eta nitrofurazona (n = 1). B1 taldearentzat (bakterioen aurkakoak), 2020ko desadostasun-tasa ez zen nabarmen aldatu 2019koarekin alderatuta, eta 96/23/EE Zuzentarauaren kontrolpean aztertutako laginen % 0,14k ez zuen araua bete. Bakterioen kontrako hondakinak detektatzeko aztertu ziren lagin gehienak zerri-espeziekoak izan ziren, baina untxietan aurkitu zen bakterioen kontrako onespen gabeko laginen proportzio handiena (% 0,57).
EFSAren orrialdean, emaitzak kontsultatzeko, tresna interaktibo bat erabil daiteke, emaitzak substantziaren, produktu motaren/animalia-espeziearen eta estatu kidearen arabera bistaratzeko, eta txosten osoa .
Txosten honek Europar Batasunean ekoitzitako animalia-jatorriko elikagaiek jasaten dituzten kontrolen garrantzia eta abeltzaintza-sektoreak egindako lan ona islatzen ditu. Horrek, Europan ekoizten diren elikagaien kalitate- eta segurtasun-estandar altuak bermatzeko eta kontsumitzaileak babesteko aukera ematen du.