Animalietan antibiotikoak zentzuz erabiltzeak bide onetik goazela erakusten du

2009ko irailean, EMAk (Europako Medikamentu Agentzia) ESVAC (European Surveillance of Veterinary Antimicrobial Consumption) proiektua jarri zuen abian, Europako Batzordeak EBn animalietan antimikrobianoen erabilerari buruzko informazioa biltzeko sistema harmonizatua garatzeko egindako eskaerari erantzunez. 2020ko urrian aurkeztu zen azken txostena. Bertan, 2018ko datuak jasoz, urteetan zehar izandako aldaketak eta joerak aztertzen dira, animalietan erabiltzeko antimikrobianoen salmentetan erreparatuz.


Txosten horrek 2011 – 2018 aldian %34,6ko jaitsiera adierazten du. Garrantzi berezia du giza medikuntzan kritikoki garrantzitsutzat jotzen diren antibiotikoen salmentetan beheranzko joera, hirugarren eta laugarren belaunaldiko zefaloporinetan, polimixinetan eta fluorokinolonetan kasu. Antibiotiko-mota horiek antimikrobianoen B kategoria osatzen dute albaitaritzan (EMA – AMEG 2019). Antibiotiko kritiko horiek ez dira inoiz lehen hautaketakoak izango, patogenoaren eta haren sentikortasunaren identifikazioan oinarrituta erabili behar direlarik soilik. EBn, informazioa eman zuten 25 herrialdeetan behatutako batez besteko jaitsiera honako hau izan zen 2011 – 2018 aldian:


•% 24.4, hirugarren eta laugarren belaunaldiko zefalosporinentzat
•%69,8 polimixinetarako (kolistina)
•% 4,2 fluorokinolonetarako

Hala ere, EBko herrialdeetan egoera anitza da oso. Nahiz eta Espainia antimikrobianoen erabileran hirugarren lekuan egon, azken urteotan B kategoriako antibiotikoen kontsumoan beherakadarik handiena izan duen herrialdetako bat da ere. Hori animalien ekoizpenaren sektoreak hamarkada batean baino gehiagotan egin duen ahaleginaren emaitza da; gaixotasunen prebentzio eta animalien osasuna hobetzeko neurrien handitzearekin, biosegurtasun eta higiene neurri hobeak ezarriz, txertaketa-programak eginez, diagnostikoa eta zaintza bultzatuz.


Hala ere, oraindik asko dago egiteko eta hobetzeko tartea dago. Ildo horretatik, NEIKEReko Animalien Osasun Sailak lanean darrai EAEko abeltzaintzako ustiategiekin, animalien osasuna hobetzeko, abeltzaintzan antibiotikoen erabilera zuhurra sustatzeko eta bakterio erresistenteen agerpena monitorizatzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *