Animalien Osasunaren Ikerketa Sareak hazten jarraitzen du

Animalien Osasunaren Ikerketa Sareak (RISA), Animalien Osasunaren arloan ikertzen diharduten Estatuko talde nagusiak biltzen dituenak (NEIKER, besteak beste) aurrera jarraitzen du eta gorantz doa.

Sare honen helburua, gure herrialdeko Animalien Osasunaren arloko ikerketa-taldeen arteko sinergia indartzea da. Bertan, mota askotariko diziplinak parte hartzen dute, hala nola, entomologia, epidemiologia, bakteriologia, birologia, immunologia, anatomia patologikoa, animalien ongizatea edo etologia, horiek guztiak osagarriak direlarik. Gainera, ikerketa-mailako elkarreragina erraztu nahi da enpresa pribatuaren eta eragile publikoen artean eta sortutako ezagutza sektorera transferitzea ere.
Joan den uztailaren 10ean hirugarren bilera egin zen, eta bertan proiektuaren hasieratik egindako jardueren berri eman zen. Nabarmentzekoak dira www.redrisa.es webgunearen eguneratzea eta honen zabalkuntza sare sozialetan, baita lortu beharreko hurrengo urratsak ere.

Hedapenari dagokionez, sare sozialetan emaitza ikusgarriak lortu dituzte RISA Sareak, Vet+i Fundazioak eta banakako bazkideak, izan ere, guztira, 350.000 jarraitzaile baino gehiago dituzte. Hori dela eta, RISAko sare sozialak, Animalien Osasuneko I+G+Bn interesa duten pertsona guztien bideragunea bihurtu dira, bertan, modu erraz, argi eta bisualean intereseko informazioa eskuratu ahal delako.

Sarearen eta bazkideen kontuak jarraitzen animatzen zaituztegu.
#RISAinvestigación #SanidadAnimal
#RISAikerkuntza #AnimaliaOsasuna

@neiker_BRTA @visavet @IREC_CSIC_UCLM @ebdonana @NySA_SERIDA @uabbarcelona @unizar @infovetcaceres @infouex @UExDivulga @Univcordoba @VeterinariaUCO @cei_A3 @unileon @CReSA_r @INIA_es @RLASB_ICTS @IUSAeu @sev_virologia @unicomplutense @umu @BioReDesUSC

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *