Urtero, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko hainbat ekimenekin. Sarrera honetan, gure jarduerei eta hizkuntza horrekiko dugun konpromisoari buruzko zerbait kontatu nahi dizuegu.
2015az geroztik, Animalia Osasun sailak astero argitaratzen ditugu gure blogean gure lan-eremuarekin eta ikerketa-ildoekin lotutako jarduerei eta beste gai batzuei buruzko edukiak, gaztelaniaz zein euskaraz. Blog honen berezitasun bat da gaixotasunei buruzko sarrerak daudela, eta horiei buruz idatzi dela lehen aldiz euskaraz. Berri hauek teknikariei, albaitariei, abeltzainei, nekazariei eta prestakuntza jasotzen ari diren ikasleei informatzeko idazten ditugu. Hori indartzen jarraitu nahi dugu, gure harri-koskorra ekarriz, jakin baitakigu gai batzuei buruzko euskarazko eduki gutxi daudela, eta gizartearen zati batek nahiago duela euskaraz mintzatzea eta informatzea.
Euskaraz idazteko dugun dedikazioa itzulpen hutsetik haratago doa; animalien osasunaren arloan hizkuntza sustatzeko eta aberasteko konpromiso sakona da.
NEIKERko Animalia Osasun saila euskarekin bat! Euskaraz harro!