Pasaden ekainaren 14an, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAPAMA), Animalia Osasuna eta Basa-faunaren inguruko Jardunaldia antolatu zuen. Bertan, hainbat esparruko ordezkariek, hau da, Animalia Osasuna eta Higienea eta Animalien Trazabilitateko Zuzendariordetza Nagusiak (ZN), Baso Politikako ZN, Ingurune Naturaleko ZN, haragitarako behi-azienda ekoizleek, ehiza eta naturaren kontserbazio elkarteek, SEPRONAk eta ikerketaren esparruan dihardutenek aurkeztu zituzten aurkezpenak. Jardunaldia mahai-inguru batekin bukatu zen. Jardunaldiaren helburu nagusia zera izan zen, osasun bakarra deritzona lortzeko asmoz, animalia osasuna, ingurumena, ehiza kudeatzaileen eta osasun publikoaren arteko kudeaketa integratua erraztea. Horretarako, SEPRONA bezalako beste agente batzuen, ikertzaile, unibertsitate eta hedabideen lankidetza beharrezkoa da. Halaber, gure herrialdeko basa-faunaren kudeaketa sanitarioarekin lotutako lehentasunak identifikatzeko beharra nabarmendu zen, adibidez, populazio-dentsitateak estimatzeko sistemen hobekuntzan, zaintza pasiboaren indartzean, kudeaketa sanitarioaren neurrietan eta agerraldi epizootikoak gertatzen direnean aplikatu behar diren kontrol neurrietan. Horrez gain, parte hartzen duten eragile guztien trebakuntza programetan, Animalia Osasunarekin zerikusia duten gaiak sartzea azpimarratzeaz gain, inplikatuta dauden eragileen artean, bai publiko zein pribatuak, komunikazio eta lankidetza protokoloak ezartzeaz ere hitz egin zen.
Ondorengo esteka honen bitartez, MAPAMA webguneak, Animalia Osasunaren orrialdearen barruan, basa-faunari eskaintzen dion atalean sar zaitezkete. Bertan, basa-faunaren zainketa eta arriskuen inguruko informazio guztia ikus dezakezue. Gainera, egin zen jardunaldian aurkeztu ziren aurkezpenei zuzendutako atal bat ere dago (Basa-fauna_MAPAMA).
NEIKERetik Joseba Garrido eta Marta Barral joan ziren aipaturiko jardunaldira.