Uztailaren 14ean gure lankide den Olalla Torronteguik “Pathogen dynamics in wild bird species: circulation of avian influenza viruses in natural vs. anthropic ecosystems and concurrent infections with other agents in waterbirds” izenburua duen Doktoretza Tesia denfendatu du. Defentsa Plentziako Itxas Estazioa- Estación Marina de Plentzia (PIE-UPV/EHU) ikerkuntza zentruan egin du nazioarteko modalitateari jarraituz eta ingeles hutsean.
Bere trebakuntza aldia burutzeko, Olallak Nekazaritza eta Elikadurarako Ikerkuntza eta Teknologia Instituto Nazionaletik (INIA) doktoretza aurreko beka bat jaso zuen eta bere lan guztia INIAk berak emandako diru-laguntzagari esker eraman ahal izan du aurrera (INIA-RTA2011-00111-C03 “Hegaztien influentza birusen ekologiaren azterketa tamaina txikiko eta birus azpitipo ezberdinen presentzia iraunkorra duen hiri-inguruko hezegune bat modelotzat hartuta”).
Doktoretza Tesiaren zuzendariak NEIKERen Animalia Osasun Saileko Marta Barral Doktorea eta Castilla-La Manchako Unibertsitatearen Baliabide Zinegetikoen gaineko Ikerketa Institutuko (IREC-UCLM) SaBio taldeko Ursula Höfle doktorea izan dira.
Olallak bere emaitzak argi eta garbi aurkeztu dizkigu bere lanaren defentsa paregabea eginez eta ahal den nota altuena jasoaz, BIKAIN.
ZORIONAK!!!