ANEMBE-ko XXIII. Nazioarteko Kongresua – Vigo 2018

Ekainaren 6, 7 eta 8 egunetan Behien Medikuntzaren XXIII. Nazioarteko ANEMBE Kongresua izan zen Vigoko Itsas Kongresuen Auditorium Jauregian, Pontevedran. Kongresua ANEMBE-k (Asociación Nacional de Especialistas en Medicina Bovina de España) antolatu zuen eta 700 izen emate baino gehiago izan zituen, azken urteetako jendetsuenetakoa izanik. Mundu osoko 10 herrialde baino gehiagotako hizlariak aritu ziren bertan eta hauek 50 bat hitzaldi eman zituzten, non elikadura, osasuna, esnearen kalitatea edo ugalketa gaien inguruko lanketa egin zen. Hizlari hauen artean nabarmentzekoak izan ziren Cornell (AEB) Unibertsitateko Rodrigo Bicalho doktoreak emandako bi hitzaldiak mastitisaren ingurukoak, hautatze-terapiaren eta honek esnearen mikrobiomarekin duen elkarreragina, Ghent Unibertsitateko Sarne de Vliegher doktoreak azaldutako aureus ez diren estafilokokoen eta errapearen osasunaren arteko ikuspuntu berriak eta Leongo Unibertsitateko Valentín Pérez doktoreak behien artean ohikoen diren gaixotasunen diagnostiko makroskopikoa egiteko gakoen hitzaldia. Ahozko komunikazio eta posterrek kongresuko egitarau zientifikoa osatu zuten. Merkataritza alderdiari dagokionez, industria farmazeutikoaren edo behien sektorearen beste aspektuetan aritzen diren 25 empresa baino gehiagok erakutsi zituzten beraien produktuak. NEIKER-eko Animalien Osasun saileko hiru kide (Iratxe Leginagoikoa, Ion Iñaki Zendoia eta Gorka Aduriz) bertaratu ziren kongresura, bertan harremanetan jarri ziren sektoreko albaitari, empresa, ikerketa talde eta laborategiekin. Oraindik ere behien medikuntzan aritzen diren profesional guztientzat ANEMBE-ko kongresuak erreferentzi foroa izaten jarraitzen du. Azkenik, nabarmentzekoa da 2019-ko kongresua Sevillako hiriak antolatuko duela.

Argazkiaren egilea: NEIKER- Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *