Ahuntzen artritis-entzefalitis birusak gaixotasun multisistemiko progresiboa eragiten du ahuntzetan, eta ardien Maedi Visna birusarekin batera, hausnarkari txikien Lentibirusen taldea eratzen dute. Bi birusek harreman filogenetiko estua dute eta bi espezieen arteko transmisio gurutzatua frogatu da.
Infektatutako ahuntz gehienek sintomarik gabekoak eta birusaren eramaile iraunkorrak dira. Transmisio bide nagusia bertikala da, amatik seme-alabetara, oritzaren eta kutsaturako esnearen bidez. Hala ere, arnas-aerosolekin eta infektatutako arren semenaren bidez ere gerta daiteke. Mundo osoan zehar banatzen den birusa da, baina presentzia handiagoa du produkzio-sistema intentsiboenak dituzten herrialdeetan eta, batez ere, esne-arrazetan. Gaixotasuna, birikietan, artikulazioetan, bularrean eta nerbio-sistema zentralean zelula mononuklearrek eragindako hantura-lesioak eragiten dute. Zeinu kliniko nagusienak poliartritisa eta mamitis induratu subklinikoa dira, galera ekonomiko handiak eraginez. Urtebetetik gorako animalietan maizago agertzen dira zeinu kliniko horiek. Gaixotutako animaliek pisua galtzen dute, distirarik gabeko ilea dute eta artritisarekin lotutako mugikortasun-arazoak antzematen dira. Antxumeetan agertzen denean (2-6 hilabete bitartean), zeinu kliniko bereizgarriena nerbio-sintomekin adierazten den entzefalomielitisa da. Oro har, etxaldeetan, animalietan zeinu klinikoak ikusten direnean, animalia positiboen % 50etik gorakoa da.
Lebitabirusak ostalariaren genoman txertatzen dira, antigenoak immunitate-sistemaren ikusgai jarriz. Horrek infekziotik 3 astera, antigenoaren aurkako antigorputzak sortzea eragiten du. Nahiz eta, antigorputzak infekzioa desagerrarazteko eraginkorrak ez izan, diagnostiko serologiakorako eraginkorrak dira. Hala ere, animalien bizitzan zehar dauden gorabeherak negatibo faltsuak eragin ditzake. Isolatzeko, kultibo zelularrak erabiltzen dira, baina oso zaila da birus hau isolatzea, oso astiro ugaltzen delako eta kaltetutako zelulek birus gutxi askatzen dituztelako.
ELISA test komertzialek antigenoak erabiltzen dituzte, normalean genotipo batetik edo batzuetatik eratorritako birusaren kapsidetik eta bilgarritik, sentsibilitatea areagotzeko. PCRa erabiltzeak diagnostikorako gaitasuna hobetzen du, batez ere antigorputzen erantzuna ahulagoa den animalia gazteen kasuan.
Gaur egun ez dago txertorik, beraz, laborategiko diagnostikoan eta birusaren transmisioa etetera bideratzen diren maneiu-jardunbide egokietan oinarritzen da haren kontrola. Garrantzitsua da artaldea bi taldetan bereiztea: positiboak eta negatiboak, haien arteko kontaktua saihestuz. Aldi berean, ahuntz positiboen kasuan, funtsezkoa da antxume jaioberriak berehala amatik bereiztea, amaren oritza har ez dezaten. Kasu horietan, oritz artifiziala eta ahuntz negatiboen oritza erabiltzen dira; izan ere, etxaldeetan esnea eta oritza pasteurizatzeko ohitura oso zabaldua dagoen arren, oso gutxitan betetzen dira birusa inaktibatzeko gomendatzen diren denbora- eta tenperatura-tarteak.
Ahuntzen artritis-entzefalitis birusa zaintzeko eta kontrolatzeko programa bat dago nazio mailan, borondatezkoa dena. Animalien kontrol serologikoan oinarritzen da, eta ustiategietan gaixotasunaren presentzia ezagutzea du helburu, EB barruko eta beste herrialdekiko mugimeduari begira. R.D. 2121/1993 (B.O.E. 3/01/1994)