Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (Map) paratuberkulosiaren (PTB) eragilea da, gehienetan enteritis granumalotosoa sortzen du hausnarkarietan galera handiak eraginez, batez ere esnearen sektorean. Gaur egun existitzen diren txertoek modu eraginkorrean kontrolatzen dute gaixotasuna, kostu enokomiko baxuarekin. Gañera, kasu askotan, beste patologia batzuengan ez berariazkoak diren efektuak dituzte eta onuragarriak direla erakutsi dute, ikasitako inmunitatea existitzen dela iradokitzen du. Bestalde, txerto hauen arazo nagusia, behi aziendetatik tuberkulosia erauzteko dauden programa ofizialen barruan, erabiltzen diren diagnostiko proba ofizialekin interferentzia egiten dute, beraz, behietan debekatuta dago txerto hauek erabiltzea. Ikerketa batzuek erakutsi dutenez, ahotiko txertaketa etorkizun handiko estrategia izan daiteke interferentzia hori saihesteko. Map aho-gorotz bidez transmititzen den arren, PTBaren aurkako ahozko txertaketa ez da ia aztertu. Horregatik, NEIKEReko Animalien Osasun Sailean, ahozko txertaketa zenbait txerto-motarekin (mikobakterianoak eta ez-mikobakterianoak) larruazalpetik emandako txerto komertzial batekin konparatzea proposatu genuen. Horretarako, txerto horiek untxiaren PTB ereduan duten babes-efektua aztertu da, baita neutrofiloak 1 aktibatzeko eta entrenatzeko gaitasuna ere. Ahoko txertaketa IgAren ekoizpena eta IL-4 zitokinaren adierazpena handitzeko gai izan da, mukosen immunitatea aktibatuz. Gainera, neutrofiloen mekanismo antimikrobianoek, hala nola fagozitosiak eta zelulaz kanpoko tranpak askatzeko gaitasunak, beren jarduera-maila handitzen dute Map edo beste patogeno batzuen aurka ex vivo 2 saiakuntzetan, ikasitako inmunitatea exisitzen dela adieraziz. Gure datuek ahotiko txertaketak neutrofiloen jarduera bultza dezakeela erakusten dute, erantzun immunologiko espezifikoa aktibatzeaz gain, bi erantzunak babesarekin korrelazionatuta daudela erakutsiz.
Lan hori INIA (RTA 2017-00089-00-00) proiektuaren bidez finantzatu da, eta Nature taldearen npj vaccines aldizkarian argitaratu da, esteka honen bidez.
1. Globulu zuri (edo leukozito) mota, mikroorganismoak fagozitatzeko eta haiek suntsitzeko entzimak askatzeko gaitasuna duena. Infekzio-lekura doazen lehenengo zelula-motetako bat da.
2. Organismo baten zelula edo ehun biologikoekin organismotik kanpoko ingurune artifizial batean egindako esperimentu bat da, baldintza naturalak simulatuz. Zelula edo ehun biologikoekin ingurune artifizial batean egindako esperimentua, baldintza naturalak simulatuz.