Haragitarako abeltzain arabarrekin, ABERE zerbitzu klinikoak antolatutako jardunaldi informatzaile bat egin zen NEIKER-Arkauten hilaren 15an. Ustiaketetako ugal emaitzetan eragin ditzaketen gaixotasun nagusiak izan ziren ardatz. Ana Diezek (ABERE) eginiko sarrera labur baten ondoren, Gorka Adurizek (NEIKER) burutu zuen lehengo hitzaldia, gaixotasun erreproduktibo batzuk aditzera emanez, hala nola; IBR, BVD, Neosporosia, Trikomonosia eta Kanpilobakteriosia. Guzti hauen sintomatologia klinikoa, laginen hartzea eta diagnostikoa laborategian azaldu zuen (PDF deskargatu). Trikomonosia eta Kanpilobakteriosia, hurrenez-hurren, berriro ere susperraldian dauden gaixotasun benereo bi dira. Hauek, erregresioan zeudela uste zen, Arabako haragitarako abel buru batzuetan identifikatu ziren arte duela urte batzu. Jesus Luis Aldamak (ABERE) buruturiko bigarren hitzaldia, nagusiki, gaixotasun hauen kontrolaren inguruan zuzendurik egon zen, aipaturiko Arabako kasuetan lorturiko esperientzia oinarritzat hartuta (PDF deskargatu). Ondoren Xabier Ganzedok (ABERE), duela gutxi jazotako, Trikomonosi kasu baten esperientzia eman zuen aditzera, berau diagnostikatzeak izan zuen zailtasuna azalduz (PDF deskargatu). Bukatzeko, gaixotasun hauen sarrera ekiditeko hartu beharreko (bereziki herri-mendietan) bioseguridade-neurri nagusien berrikustea egin zuen Felipe Rodriguezek (ABERE) (PDF deskargatu).
Ondoren, oso giro oneko solasaldia sortu zen abeltzainek, ustiaketen errentagarritasuna hobetzearren, etorkizun hurbil batean prozesu hauek kontrolatzeko hartu beharreko neurrien kezka agerian jarri zutelarik.