Abelgorri Medikuntza Espezialitateari buruzko Elkarte Nazionalak (ANEMBE) antolatutako XXIV. Kongresu Internazionala maiatzaren 22tik 24ra Sevillan ospatu zen. Edizio honetan behi-azienda sektoreko 763 aditu bertaratu ziren; elikaduraren, animali osasunaren, esne kalitatearen, animali ongizatearen eta ustiategien gestioaren berriei buruzko jaurnaldietan.
Animali Osasunaren Departamentuko buruak, Joseba Garrido doktoreak, animalien osasuren inguruko bi hitzaldi eman zituen. Lehenengoak, “Paratuberkulosiaren Kontrola, zergatik ezin dugu txertoa erabili?” izenarekin, gaixotasunaren orokortasunei buruz hitz egin zuen, ondoren EHAEan aribidean urteak daramatzan paratuberkulosiaren kontrolari buruzko landa-azterketaren aurtengo datuak erakutsi zituen eta paratuberkulosiaren aurkako txertoaren prototipo berrien inguruan egindako aurrerapenaren berri eman zuen. Bigarren mintzaldian, “Tuberkulosiaren epidemiologia, basafauna baino gehiago” izenekoan, gaixotasunari buruzko orokortasunak laburtu eta antigenoak erabiliz diagnostiko teknika hobetzearen garrantzia azpimarratu zuen.
Horrez gain, basafaunaren eta behi-abereen tuberkulosi konplexuan sailkatuak ez dauden mikobakteria espezie batzuen agerpenak sorrarazten dion kezka adierazi zuen; tuberkulosiaren aurkako kanpainetan sortu ahal duten oztopoagatik. Neikerren egindako eta bibliografian azaldutako experimentuak Josebak emandako azalpenaren oinarri dira. Beste aldetik, Raquel Atxaerandiok, Neikerreko Animalien Ekoizpenaren Departamentuko ikertzaileak, “Behibanako Metano emisioak esne-behi aziendan eta errumenaren bakterio-floraren errolda; elikagaien efizientzia hobetzeko eta berotegi-efektuko gas emisioak murrizteko aurretiazko azterketak” izenburua zuen elikadurari buruzko hitzezko komunikazioa eman zuen. Azkenik, Antibiotikoen Zentzuzko Erabilera izeneko proiektuaren emaitzei buruzko hurrengo horma-irudia aurkeztu zen: ”E.coliBLEE/AmpC eta Karbapenemasa ekoizlearen prebalentzia Euskadiko esne-behi aziendan.”
ANEMBE Kongresua abelgorrien medikuntzan eta ekoizpenaren arloan lan egiten duten profesional guztientzako erreferentziazko eztabaida-taldea da. Hurrengoa, 2020an Madrilen ospatuko da. Han elkar ikusiko dugu!!