Encyclopedia of Livestock Medicine for Large Animals and Poultry Production-en ekarpenak

Encyclopedia of Livestock Medicine for Large Animals and Poultry Production (Springernature, Ed: João Simque) liburua online argitaratu berri da. Hiztegi entziklopediko honek albaitaritza ezagutzarako tresna izan nahi du abeltzaintza-medikuntzarako, eta behiei, hausnarkari txikiei, txerriei, hegaztiei eta untxiei eta horien ekoizpen-sistemei buruzko galderei erantzun nahi die, animalien ongizatearen eta osasun publikoaren eremuak betez eta elikagaien ikuskapeneraino eta prozesamenduraino iritsiz. Albaitaritzako jardunbide egokien, one health kontzeptuen eta abeltzaintza-industriaren ekoizpen jasangarriaren kontzeptuak jasotzen ditu, eta erreferentziazko lan osoa da albaitaritza-medikuntzan interesa duten guztientzat.

Animalien Osasun Sailetik hiru kapitulurekin lagundu du entziklopedia honetan:

Abortion Diagnostics in Bovine Farms (Gorka Aduriz, Ana Hurtado, Iratxe Leginagoikoa). Kapitulu honetan, behi-espeziean abortua eragiten duen agente eragilearen araberako diagnostiko ahalik eta zehatzena lortzeko behar diren irizpideak deskribatzen dira: aukerako laginak, lesio histologikoak eta laborategiko diagnostiko-teknika osagarriak.

Abortion in Bovine of Infectious Origin (Gorka Aduriz, Ana Hurtado, Iratxe Leginagoikoa). Kapitulu honetan behi-aziendan abortua eragiten duten agente infekzioso nagusien deskribapena egiten da, transmisio-moduak, lesio mikroskopikoak, abortua gertatzen den haurdunaldiaren unea eta lotutako laborategi-teknikak nabarmenduz.

Trained Immunity in Livestock (Miguel Fernández, Natalia Elguezabal). Kapitulu honetan, “trebatutako immunitate” kontzeptu berriaren ikuspegi orokorra eskaintzen da, erantzun mota hau hobetzen duten immunoestimulatzile ezberdinei buruzko xehetasun batzuk eta animalia-ekoizpenaren esparruan izan ditzaketen aplikazioak.

Liburu osorako sarbidea esteka honetan dago.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *