Kaparrak edo akainak artropodo garrantzitsuak dira animalien osasunerako eta osasun publikorako, agente patogenoak transmititzeko duten gaitasunagatik. Hala ere, gizartearen gehiengoa hilabete beroetan bakarrik arduratzen da parasito horietaz, ugaritasuna oso handia denean.
Kapar gehien udaberrian eta udan aurkitzen dira, batez ere larbak eta ninfak daudelako; hala ere, azken horiek eta espezie desberdinetako helduak aurki daitezke neguan. Ixodes ricinus edo Dermacentor espezieek aktibitatea erakusten dute urte sasoi honetan, bereziki negu leunak edo mikroklima mesedegarriak dituzten eskualdeetan.
PyrTick proiektuaren esparruan, kaparrak eta transmititzen dituzten gaixotasunak Pirinioetako ingurunean aztertzen dituena, landaredian dauden akainen laginketak egiten ari gara hiru lurralde historikoetako hainbat eremu naturaletan. Abenduan eta urtarrilean, tenperatura baxuko hainbat egunetan, kapar aktibo dezente aurkitu ditugu, eta horrek nabarmentzen du neguan ere etengabeko zaintza egitearen garrantzia.
Aurkikuntza honek nabarmentzen du kaparrak urte osoan zehan izan daitezkela arriskutsuak animalien eta gizakien osasunerako. Horregatik, landa-jarduerak egitean banakako neurriak hartzeaz gain, funtsezkoa da urtaro guztietan animaliak, etxekoak zein baserrikoak, modu erregularrean desparasitatzen direla bermatzea. Tratamendu horiek, animaliak babesteaz gain, ingurunean dauden kaparren kopurua murrizten ere laguntzen dute, gaixotasunak kutsatzeko arriskua murriztuz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu proiektuari buruzko webgunea edo bideoa.
EFA100/1 proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatzen du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.