Berezko immunitate entrenatuaren teoriak, patogeno primario batek eragindako erantzunak patogeno horren edo beste patogeno batzuen esposizio sekundarioan modu eraginkorragoan babesten duela aldarrikatzen du. Ildo horretatik, NEIKEReko Animalien Osasun saileko mikobakterio taldeak, mikobakterioen txerto batek untxien Sarcoptes scabiei infekiozaren kontrolean duen eragina aztertzen den artikulu bat argitaratu berri du Veterinary Research aldizkarian. Argitalpenak izenburu hau du: “Non specific effects of inactivated Mycobacterium bovis oral and parenteral treatment in a rabbit scabies model” [Untxi-sarna modelo batean inaktibatutako Mycobacterium bovis bidezko ahozko eta parenteraleko tratamenduaren ondorio ez espezifikoak]. NEIKEReko ikertzaileek zuzendutako lana SERIDAko, Leongo Unibertsitateko eta Carlos III.a Osasun Institutuko ikertzaileek sinatu dute. Bertan, M. bovis inaktibatutako txertoak (HIMB) erantzun immune humoral eta zelular periferikoan dituen ondorioak aztertzen dira, bai eta lesioen eboluzioa eta ahotik zein larruazalpetik txertatutako edo ez txertatutako animalien azken karga parasitarioa. Ikerketa lanaren hipotesiaren arabera, tuberkulosiaren aurkako txertoak gizakiengan dituen babes-ondorio ez-espezifikoetan eta paratuberkulosiaren aurkako txerto inkatubatuaren eraginkortasunean oinarritzen zena, NEIKERek garatutako antigenoaren administrazioak SERIDAk garatutako sarna leporinoaren eredu erronka esperimental heterologoaren erantzuna aldatuko luke.
Behin eta berriz S. scabiei akaroarekin infestatu zituzten HIMB (107 UFC) edo plazebo suspentsioa ahotik edo larruazalpetik tratatutako hogeita lau untxi, txertoa hartu eta 84 egun ondoren. Ostean, azterketa klinikoa egin zen, odola atera zieten 2 astean behin, eta hil egin zituzten infestazioa eta 92 egun ondoren. Serumei etxeko ELISAren probak egin zizkieten p22 tuberkulosiaren antigeno espezifikoaren aurrean, baita errekonozimendu bikoitzaren proba komertziala eta Ssλ20∆B3 proteinan oinarritutako ELISA-SERIDA sarnaren proba ere. Gainera, IFN-gamma basalen mailak ebaluatu ziren.
Tuberkulosiaren aurkako erantzun espezifikoa parenteralki txertatutako animalien artean baino ez zen ikusi. Animalia guztiek erantzun humorala garatu zuten sarna-antigenoaren eta larruazalpeko lesio berezien aurrean. Txertatutako bi taldeek lesioen hedadura % 74 eta % 62 murriztu zuten, hurrenez hurren, larruazalpetik eta ahotik. Akaro-kargak, ordea, nabarmen igo ziren plazeboarekin alderatuta larruazalpetik txertatutako taldean (% 170), eta jaitsi egin ziren ahoz txertatutakoen kasuan (% 39). Efektu horiek eta tuberkulosiaren aurkako erantzun humoralaren eta parasito-kargaren arteko korrelazioak (r = 0.6276; p = 0.0031) M. bovis bakterio inaktibatuek eragindako immunitate entrenatua efektuaren ebidentziak dira. Badirudi administrazio-bideak zeregin kritikoa duela parasitologiari eta patologiari dagokionez erantzunaren eraginkortasunean. Horrek adierazten du larruazalpetik eragindako tuberkulosiaren aurkako erantzun humorala kaltegarria izan daitekeela parasitologiari dagokionez, eta bere absentzia bi aldagaientzat onuragarria dela. Ildo horretatik ikertzen jarraitu behar da, bai txertoa emateko bidean, bai aldagaiak babes patologiko eta epidemiologikoaren optimizaziora egokitzeko erronkan. Babes ez-espezifiko nahiko eraginkor bat funtsezkoa izan liteke antibiotikoen eta antiparasitarioen erabilera murrizteko.