Alerta Biologikoko sarean Neikerren sartzea onartua izan da. Sare hau 2009. urteko otsailean, Gobernuaren Presidentetza Mandatuaz sortua izan zen eta Carlos III Institutuak koordinatzen du. Zientzia-Teknika izaera duen plataforma honek, agente biologiko arriskutsuen aurrean erantzuteko, Krisi Egoerako Estatu Sistemari sostengu operatiboa ematea luke helburutzat. RE-LAB delakoa, orain arte, arriskuan egon daitezkeen arlo desberdinetan espezializatutako (giza, animalia, landare, ingurumen eta elikadura osasunean), 9 mikrobiologia laborategi desberdinez osaturik legoke, guztiek segurtasun biologiko handikoko istalakuntzak edukiz.
Talde honen zereginetan gailendu beharrekoak:
• Jatorri biologikoko mehatxuetan inplikatutako agenteen karakterizazio eta identifikazio azkarra egitea. Bai eta teknika azkar berrien doitzea eta daudenen optimizazioa.
• Dagokion agintari eskudunari, zientzia-teknika baliabideetan beharrezkoa den sostengu eta koordinazioa ematea erabaki egokiak har ditzan. Sostengu hau, agente biologikoen alerta kasuan emango litzateke, giza, animalia, landare edo ingurune osasunean eraginik eduki ezean.
• Laborategi arteko informazio eta koordinazio elkartrukea eman dadin, sare baten mantenua. Bertan, erriskuen identifikazioa eta planifikazioa eta egoera bakoitzeko erantzunaren prestakuntza emango litzatekeelarik.
• Ekintzen emaitzen informazioa eta komunikazioa koordinatu parte hartzen duten instituzio desberdinen artean.
• Laborategian eman beharreko erantzunen (mehatxuen komunikazio, laginen hartzea eta hauen leku aldaketa, laborategian hauekiko hartu beharreko jokaera, laginen prozesamendu espezifikoak e.a.) komunikazio eta koordinaketarentzat ekintza prozedimenduak landu
• Funtzio hauen inguruan formakuntza.
NEIKEReko Animalia Osasuneko Departamenduan dagoen pertsonalaren gaitasun tekniko handiak eta dauden segurtasun biologiko handiko instalakuntzak, sare honetan parte hartzea baimendu du.
Informazio gehiago http://www.isciii.es/ISCIII/es/contenidos/fd-servicios-cientifico-tecnicos/re-lab.shtml