Paratuberkulosi (PTB) aurkako txertoak, erantzun inmunologikoa estimulatzen du, nagusiki, ardi eta ahuntz aziendan gaixotasunaren kontrola era egoki batean gauzatzeko erabili delarik. Behi aziendan berriz, hala eman da ere, baina espezie honetan ez da aski zabaldu tuberkulosiaren diagnostikoarekin duen interferentzia dela medio. Animalien txertaketa, bizitzako lehen hilabeteetan gomendatzen da, erantzun inmunologikoa eragile infekziosoarekin (Mycobacterium avium paratuberculosis (Map) subespeziearekin) kontaktuan jarri baino lehen estimulatzeko. Estrategia hau egokia litzateke infekzio akutuen kasuan, baina gaixotasun kronikoen kasuan, PTB kasu, agian ez da estrategia egokiena.
Ikerlan batzuetan, animalia helduak txertatzerakoan, eragin onuragarriak ere lor daitezkeela ikusi izan da. Hau dela eta, txertoak eragin terapeutikoa ere izan dezakeenaren susmoa dago, nahiz eta egindako behaketa-ereduetan ezin izan da guztiz egiaztatu.
NEIKEReko mikobakteria taldeko, Arrazuria eta kolaboratzaileek, ikerlana egin berri eta argitaratua dute; txertoaren eragina untxi ereduan Map bidezko infekzio esperimentala baino lehen eta ondoren. Lan honen bidez, txerto estrategi biak balizkoak direla egiaztatu da, kultibo eta denbora errealeko PCR bidez lorturiko emaitzak kontutan izanik, mikobakteria karga gutxitu egiten delako ehunetan. Halere, infekzio ondorengo txertaketa, apur bat eraginkorragoa dela ikusi izan da. Emaitzok benetan eragin terapeutiko bat egon daitekeela iradokitzen digute. Hau dela eta, txertoa epe motzeko estrategiatzat jo dezakegula pentsatzeak bideratzen gaitu,balio ekonomiko altuko animaliak edo/eta animali-talde guztia txertatu ezin badaiteke behintzat. Jakin mina izanez gero, ikerlan osoa ikusi ahal izateko (PDFa deskargatu).
Argazkia: Alicia Lurralde Miresgarrian, Martin Gardner edizioa. John Tenniel marrazkilari.