Aurpegi berriak

Otsailean, bi ikertzaile gazte, Animalia Osasuneko lan taldera batuko dira Zoonosi eta Mikobakteria lerroetan. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Departamenduko, Elikapen Sustapen eta Kalitateko Zuzendaritzak (2016ko Irailak 14ko ORDENa) eskainitako beka onuradunak dira. Biak irrikitan daude ikerketa munduan haien ibilbidea hasteko.
Ione Ortega Araiztegi E.H.Uren eskutik, Biologian Lizentziatua bera, Biodibertsitate Funtzionamendu eta Ekosistema Gestio Masterra burutu ondoren,”Osasun Publikoan zein Animalia Osasunean garrantzia duten agente patogenoen bektoreak” proiektuan arituko da teknologo beka batekin Ana L. García-Pérez doktorearen ikuskaritzarekin.
Iraia Ladero Auñon, Extremadurako Unibertsitatean Albaitaritzan lizentziatua da. Honek Bioteknologia Masterra burutua du Bartzelonako Unibertsitate publikoan. Beka predoktoral batetako jabea dena “Paratuberkulosi Txertaketarekin erlazionaturiko babespen markatzaile identifikazio eta erantzun inmunearen ikerlana “-n arituko da. Honek bere tesia Natalia Elguezabal Vega doktorearekin eginen du.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *