“Behi eroetaz” ahaztu zarete? Gu ez ba….

Entzefalopatia espongiforme kutsakorrak edo prioiek eragindako gaixotasunak, neurodegeneratibo kutsakor hilgarri taldekoak, gizaki zein animaliei eragin diezaieketen eta inkubazio luze eta progresio geldoa duten gaitzak dira.
NEIKERreko Animalia Osasun saila, hauetako bi gaitzen diagnostikoan dihardu 90. hamarkadaz geroztik: abelgorriei eragiten dien behi entzefalopatia espongiformea eta ardi zein ahuntz-aziendei eragiten dien scrapie-a. Hasieran, azterketa histopatologiko bitartez gaitz hauen jarraipen pasibo bat burutzen zen baina 2001 urtetik aurrera, Espainian behi entzefalopatia espongiforme lehen kasua antzeman eta “Behi eroen krisia” delakoa hasi zenean, zaintza programa aktibo bat hasi zen; nerbio-sistema zentraleko eta konkretuki garun-enborraren ehunean (obex-aldean), patologia hauen eragilea den proteina prionikoaren detekzioaren azterketa, proba azkarren bitartez.
2001-ko urtarrilean jarraipen aktibo hau hasi zen osasuntsu zeuden hildako abereetan eta uztailean abere arriskutsuetan (ustiapen edo garraioan hidako abereetan eta “larrialdi hileketa bereziak” izendatutakoetan; ante morten azterketan zantzu klinikodunak edo behi entzefalopatia espongiformea erauzteko neurriak medio erahildakoak). 2001 eta 2014 urte bitartean 110 miloi abere aztertuak izan ziren EBn. Urte hauetan , NEIKERren 283.953 behi, 6764 ardi eta 451 ahuntz aztertu ziren.
Ardi eta ahuntzen jarraipen aktiboa 2002. urtean sartu zen indarrean eta 2013. urtean EBn 7,5 miloi ardi eta ahuntzei egin zitzaien azterketa. 2005. urtean Frantzian ahuntz batean, behi entzefalopatia espongiforme kasua baieztatu ondoren, ahuntzetan jarraipen behaketa aktiboari 3 urteko (2005-2007) luzapena eman zitzaion, ausnarkari txikietan behi entzefalopatia espongiforme kasu berririk ez delarik antzeman.
NEIKERren urte hauetan zehar Algeteko Albaitari Laborategi Zentralak baieztatutako behi entzefalopatia espongiforme 20 kasu eta scrapie 17 kasu antzeman dira, ustiaketetan hil edo sakrifikatutako abereetan, EEAAn.
NEIKERren antzeman diren behi entzefalopatia espongiforme kasuen eboluzioak, Espainian zein Europan emandakoaren antzekotasun osoa du. 2001an antzemandako lehen kasuaren ondoren, 2003an eman ziren gehientsuenak. 5 behi entzefalopatia espongiforme kasurekin goia ikutu ondoren, kasu kopurua urrituz joan da 2007. urtean azken kasua behatu den arte.
Scrapie kasuei dagokionez, 2003 urtean eman ziren kasu gehien, baina azken urteotan kasu berriak eman dira, azke biak 2017ko lehen hiru hilabetean agertu direlarik, beraz ezin zainketa urritu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *