Joan den ostiralean, hilak 12, Leongo Albaitaritza Fakultatean “Agente etiologikoaren eta erantzun inmunitario lokalaren eragina ausnarkarien paratuberkulosi gaitzaren petogenian” tesiaren defentsa burutu zuen Miguel Fernandez-ek. Zuzendariak, Valentin Perez, Julio Benavides eta Mari Carmen Ferreras doktoreak izan ziren, guztiak Mendi-Abeltzain (CSIC-ULE) Institutukoak. Defentsa modu internazionalean burutu zenez, Zaragozako Unibertsitateko Juan Jose Badiola, Moredun Research Institute-ko Karen Stevensen eta NEIKERreko Joseba Garrido doktoreak parte hartu zuten epaimahaiean. Lau artikuluetan laburbildutako ikerlan hau (pdf-a deskargatu), doktoregai eta zuzendarien ahalegin eta antolamendu onaren adierazle litzateke.
Badira urteak, NEIKERreko Animali-Osasuneko eta Leongo Unibertsitateko Animali-Osasun Departamendu eta Mendi-Abeltzain (CSIC-ULE) Institutu artean elkarlan aktibo bat dagoela. Bi taldeen arteko elkarlanak, aparteko sinbiosi baten sorkuntza eta garapena bideratu du. Etxe-ausnarkarietako histopatologia, inmunologia eta mikrobiologia alorreko ezagupen osagarriek, kasu klinikoen ebazpenetan, hala nola, Maedi-Visna edo Paratuberkulosia bezelako gaixotasunen patogeniaren ezagutza erraztu digute (pdf-a deskargatu). Ezagutzak, gaixotasun hauentzat diagnostiko tekniken garapena eta hobekuntza eta control plan eraginkorren finkatzea bideratu digu.
Ezbairik gabe, paratuberkulosi alorrean izan da elkarlan sakonena, estatu zein europear maila finantzatutako zenbait proiekturekin. Proiektu berrienek tesi eta artikulu ekarpen ugaritan izan dute fruitu.
Elkarlan mamitsu hau denboran zehar iraun dezan eta bide batez tekniko eta abeltzanei irtenbideak ematearen esperantzaz…