Maiatzaren 29-an, Juan Carlos Zuloaga Eizagirre, gure lankide eta laguna hil zen. Hemendik, familiari, une latz honetan, gure dolumina eta gure besarkadarik kuttunena bidali nahiko genioke.
Albaitari Lizentziatura lortu ondoren (Zaragoza, 1981-1986), Juan Carlos-ek Ikerketa eta Nekazal-teknologiako Institutu Nazionalak (INIA)-k emandako beka bitartez, Nekazal-ikerketa eta Hobekuntzarako zerbitzuko Animali-Osasuneko Departamenduan (SIMA, egun, NEIKER)-en hasi zuen bere lan ibilbidea. “Rikettsia eta etiologia birikodun ardi-abortuak” ikerketarekin, Juan Carlosek kume-galtze arazoak zituzten ardi-azienden landa behaketak, laborategiko lan sutsuarekin bateratu zituen (1986-1990). Elkarte Autonomikoan, hausnarkari txikietan pestivirus infekzioaren prebalentziaren hasierako datu batzu, bere lanari esker ditugu. “Kaparrek sortutako sukarra”-k (Anaplasma phagocytophilum bakteria zoonotikoak eragindako zoldura)-k abortuak eragiteko orduan eduki zezakeen inportantzia ere aztertu zuen, E.A-ko mendilerro batzuetan honek zuen garrantzia egiaztatu ahal izan zuelarik. Gurekin, bere lan atal hau amaituta, lan ibilbidearen norabidea guztiz aldatu zuen, urte batzuetan, Aiako, bere jaioterriko alkatea bilakatuz. Ondoren, abeltzaintza, nekazaritza eta ingurumen sailean burutu zuen bere lan jarduera. Ibilbide berri honetan; Eusko Jaurlaritzako Nekazal eta Arrantza Departamenduko zuzendari (2003-2009), Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazal eta Landa garapenerako zuzendari (2009-2011) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Abeltzain Zerbitzuko albaitari taldeko partaide (2011-2012) izaki, ardura handiko lanpostuak izan zituen. Bere lan ibilbide amaieran, ELIKA fundazioko gerente-zuzendaria izan zen (2012-2016).
Harekin lan zein aisialdi uneak partekatu eta ezagutu genuenok, faltan bota eta beti izango dugu gogoan. Betirarte lagun!