Ekaianaren 28, 29 eta 30ean Iruñeako Baluarte Jauregian ANEMBE XXII nazioarteko kongresua burutu da. Behi-medikuntzako espezialisten nazio elkartea (ANEMBE) 1990ean sortu zen eta egun 1100 bazkidek baino gehiagok osatzen dute. Urteroko kongresuak abelgorrien arlo ezberdinetan hainbat aditu elkartzen ditu, 1000 baino gehiago izan ziren bertaratutakoak eta Euskal Herrikoak hainbat egon ziren.
Beste batzuetan bezala, egitaraua, lan azalpen eta komunikazio libreetan banatu zen. Bai estatuko, zein nazioarteako 24 adituek, beraien lanak aurkeztu zituzten; osasunan, elikaduran, ugalkortasunan, loditzean, hazkuntza estentsiboan, esnearen kalitatean, podologian, medikuntzan, zirugian oinarrituak. Gainera, 68 komunikazio libre aurkeztu ziren, horietako 36 ahozko aurkezpenak izan zirelarik.
Neikerreko mikobakterien lan taldeak ahozko komunikazio bi aurkeztu zituen bai eta poster bat ere. Animalia Osasunari zegokion saio barnean aurkeztutako komunikazioetako bat “Paratuberkulosiaz infektatzeko arrisku handieneko genotipoaren azterketa behi frisoi talde batean” Marta Alonso Doktoreak defendatutakoa izan zen. Bertan, paraturbekulosiaren erresistentzia genetikoa gaixotasunaren lesio motekin erlazionatzen dituen lana zuen onarritzat. Berau hirugarren sariarekin saritua izan zen.
Bigarren komunikazioa librea Miriam Serrano doktore-ikaslearena izan zen, “Infekzio bidearen eragina behi-tuberkulosiak eragindako lesioen distribuzioan”. Lan honek, gaur egun eztabaidagarria oso den behi-tuberkulosia du oinarritzat. Bertan, animaliak jasandako infekzio bidearen arabera tuberkulosiaren lesioen larritasuna, lekukotasuna eta agertze-denbora egiaztatzen zaitzen da.
Azkenik poster bat ere aurkeztu zen “Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis–ak sortutako infekzio mota desberdinen diagnostikorako biomarkadore berrien identifikazioa”. Honek, NEIKERrek egiten duen bilaketaren lana deskribatzen du. Egungo diagnostikoak ezin detekta ditzakeen garai preliminarretan dauden animaliak detektatzeko biomarkadoreen topaketa alegia.
Saritutatako beste lan-talde batzuk aurkeztutako komunikazioak; Hurtado eta lankideak “Jezte zirkuitoaren ikuskatzea, kamara zunda betekin” eta Moreno eta lankideak “Mendi eta Espainiako dehesetako behi-aziendetan eman daitezkeen behi Trichomonosis-arekin erlazionaturiko arrisku faktoreak” izan ziren besteak beste.
Beste behin, kongresu hau oso arrakastatsua eta aspaldiko lagunen elkartze topalekua izan da.
Horrela jarrai dezan espero dugu.