Lyme gaixotasunaren eragilea den bakteriaren ikerketa, Gipuzkoan

Lyme gaixotasuna, Borrelia burgdorferi bakterioak eragindako susperraldian dagoen gaixotasuna da. Bakterio hau Ixodes ricinus kaparrak transmititu dezake, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko landaredian oso ugaria den. Euskadin, Lyme gaixotasunaren benetako kasuistika ezezaguna da, batetik, kasuak identifikatzeko protokolo araupetuak ez izateak diagnostikoa zaildu egiten duelako, bestetik, gaixotasunak ez-ohikoak diren sintomak izan ditzakeelako eta pazienteek ez dituztelako sintomak kendutako kaparrekin erlazionatzen, ondorioz, ez diote medikuari ezer ere ez esaten. Infekzioaren transmisio-mekanismoa, kaparretik ostalarira (animalia edo gizakia), borrelien inokulazio zuzena ematen da, listuaren bidez, kaparrak elikatzen ari diren bitartean. Kaparra, ostalariaren azalera itsatsita mantentzen den denbora da bakteriaren transmisiorako mugatzailea. Hau horrela, gutxieneko denbora 48 ordu edo gehiagokoa izan behar da, eta kaparra 72 ordu edo gehiago azalera itsatsita mantentzen baldin bada, kutsatze arriskua altua bilakatzen da.
Gaixotasunaren banaketa, bere bektorearen banaketa geografikoarekin loturik dago eta gaixotasunaren intzidentzia infektaturiko kapar kopuruaren menpe egoteaz gain, kaparren aktibitate mailarekin loturik dago. Ornodun espezie txiki askok B. burgdorferi-ren gordailu gisa jokatzen dute, mikrougaztunak (karraskari eta intsektujaleak) eta hegaztiak garrantzitsuenak izanik. NEIKER-reko Animalia Osasun Sailak, kapar espezien ikerketan, eta zenbait patogenok eragindako hauen infekzio mailan eskarmentu handia du. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko eremu batzuetan dauden Borrelia genoespezieak ezagutzen ditu. Hala ere, orain arte Gipuzkoan burutu diren ikerketa kopuruak urriak izan dira. Ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuko Basa Animalien eta Landareen Zerbitzuak, La Caixa Fundazioak finantzaturik, 2017. urtean Ixodes kaparretan aurkitzen diren Borrelia spp genoespezie desberdinen ikerketa egiteko ardura eman digu. Horretarako, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainen laguntzari esker, kaparrak harrapatzen ari dira hauen agerpena ugaria den guneetan. Proposamen honen helburua, egon daitezkeen arriskuen ingurumen zaintza egitea da, Ixodes ricinus ninfa eta helduen infekzioaren eta gordailu posibleen azterlanaren bitartez; gizakiengandik jasotako kaparren identifikazioa egitea eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren, Osasun Publiko eta Animalia Osasun Sailaren arteko harremanak sendotzeko lehenengoko urratsak ematea, Lyme gaixotasunaren intzidentziari buruzko ezagutza hobetu ahal izateko.

Argazkiaren egilea: Xabier Arnaiz

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *