Abeltzaintzan antibiotikoen zentzuzko erabileraren jardunaldia: “Zer ekarpen egin dezakegu lehen sektoretik antibiotikoen erabilera murrizten laguntzeko?

Hilak 8an NEIKEReko Animalia Osasun Sailak, Mungian, lehen sektoreak antibiotikoen murrizketan izan dezakeen ekarpenari buruz hitz egiteko, albaitari klinikoei zuzenduriko dibulgaziozko jardunaldi bat antolatu zuen. Jardunaldi hau, Euskadiko antibiotikoen erresistentzi aurkako egitasmo programan (RAM-Euskadi delakoan), Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak, NEIKER eta ELIKA-k parte hartzen dugun programa berrian burutuko diren ekitaldi desberdinen artean barneratuko genuke. Programa honen azken helburua, EAE-n albaitari sendagaien erabilera egokia sustatzeko eta antibiotikoen erresistentzien agerpena gelditzeko akzio zehatzak agerian jarriko dituen estrategia eratzea eta ezartzea litzateke. Ikerne Zuluaga, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak RAM-Euskadi-ko aurkezpen laburra burutu zuen ekitaldiaren irekieran. Bertan 4 lerro estrategikoak deskribatu zituen (zaintza eta kontrola; animalien gaixotasunen prebentzioa; ikerketaren sustapena; eta komunikazio eta formakuntza).
Jardunaldiaren lehenengo atalean, Sendagai eta Osasun-produktuen agentzia Espainolaren (AEMPS) ordezkari gisa, Cristina Muñozek (AEMPS zerbitzuko buruak, Antibiotikoen erresistentzi aurkako Egitasmo Nazionalaren koordinatzaileak-PRAN eta sendagaien balioztatze batzorde Europearreko kideak ) eta Sara Sacristánek (Albaitaritzan Lizentziatuak eta AEMPS-eko teknikariak), Antibiotikoen erresistentzi aurkako Egitasmo Nazionalaren barnean antibiotikoen zentzuzko erabilera zuztatzeko ekintzei buruzko hitzaldia eman zuten. Hitzaldi honetan antibiotikoen erabileraren eguneratutako datuak eta erresistentzi mailak, hala nola, PRAN barnean burutzen ari diren ekintza nagusiak aditzera eman zituzten.
Bigarren atalean, Luis Miguel Cebrian Doktoreak (landa-lanean Albaitari Kliniko eta Zaragozako Albaitari Fakultatean, irakasle-elkartu gisa 20 urtetik gorako eskarmentua duenak eta Antibiotikoen erresistentzi aurkako Egitasmo Nazionalaren PRAN-eko koordinatzaile taldeko teknikoa denak), abeltzain ustiaketetan antibiotikoen preskripzioren alderdi praktikoez hitz egin zuen.
Ekitaldia, parte-hartzaileek albaitari kliniko lanean antibiotikoen preskripzioei buruz dituzten zalantza eta kezkak azaldu zituzten eztabaida leku batekin amaitu zen.
Hitzaldietan aipatu bezela, gauza asko egiteko dago eta guzti honen arrakasta sartuta dagoen ororen koordinatutako ahaleginaren baitan egongo da. Maila honetan, NEIKERren gaixotasunen prebentzio eta kontrol mailako estrategiak (diagnostikoa, biosegurtasuna eta inmunitatearen bultzatzea), erresistentziaren zaintza-epidemiologikoa eta karakterizazioa eta honen barreiadura eta antibiotikoen zentzuzko erabilera sustatzeko ikerlana garatzen ari gara.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *