Doktoragotza garaiko hezkuntza aberastearren, Miriam Serrano, Eskozian, Roslin Institute delakoan, Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin, 3 hilabeteko egonaldia burutzen ari da. Edimburgoko Unibertsitateko Animalia Zientzietan dihardun ikerketa zentrua da Roslin Institute, hiritik gertu dagoen Midlothian herriskan kokaturik dagoelarik. Royal (Dick) School of Veterinary Studies, Moredun Research Institute eta Scottish Agricultural College patzuergoaren parte da. Roslin Institute-n zeregina, animalien biologiako alor deberdinen ikerkuntzen bidez animalia eta gizakion bizitza hobetzea litzateke.
Hilabete hauetan, Roslin Instituteko Jayne Hope doktorearen gidaritzapean arituko da lanean. Inmunologian aditua den Hope doktorea, Personal Chair of Immunology karguduna, erantzun inmuno-zelularraz arduratzen den lan talde baten buru da, bere ikerlanek txertoen bidez lorturikoa inmunitatea zein inmunitate naturala lortzeko mekanismoak finkatzea dute helburu. Berezko inmunitatea duten zelulen ezugarri funtzional eta fenotipikoak aztertzen dituzte, Mycobacterium bovis eta Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis bezelako patogeno mikobakterianoen aurrean duten babespen papera zehazteko. Bi patogeno hauek behi aziendetan, ekonomikoki oso garrantzitsuak diren bi gaixotasunen eragileak dira; behi-tuberkulosia eta paratuberkulosia edo Johne gaixotasuna. Bere egonaldian, Miriam, ex vivo entseguetan txertoen balioztatzean erabilgarriak dakizkiokeen teknika batzuekin trebatuko da; isolaketa, kultibo eta behi zelula-inmune garrantzitsuen karakterizazioa barne. Entseiu hauek bere doktoregotza tesi lana borobilduko lukete “Bero bitartez inaktibaturiko mikobakteriak, inmunogeno gisa, hausnarkarietan: emate bidea, ostalariearen erantzuna eta diagnostikoa” MINECO (AGL2014-56305-C3-2-R) diru babespenarekin. SaBio eta IREC taldeekin koordinatutako proiektuaren Ikertzaile Burua NEIKERreko Joseba Garrido Doktorea dugu. Roslineko egonaldiak gure ikerlari lan taldearen produkzio animalien gaixotasunen kontrolaren inguruko jakituria teknikoa areagotzeko balioko du bai eta Roslin Institute eta NEIKERren arteko loturak sendotzeko, bi erakundeen artean sinergia bait dago.