Q sukarra mundu mailan hedatua dagoen zoonosia da, Coxiella burnetii bakterioak eragindakoa. Bakterioak, naturan ziklo konplexua dauka zeinak gordailu desberdin asko dituen, baina etxe-abereak dira pertsonengan gertatzen diren infekzioen erantzule nagusiak. Espainian, 2015.urteaz geroztik, gizakietan gertatutako Q sukarraren kasuak derrigorrez adierazi behar dira. Honen eraginez, bai kasuen zein agerraldien adierazpen kopuruak gora egin dute. Osasun Publikoa, Animalia Osasunean agintea dutenei hau guzti hau helarazten ari da, zeren, infekzioaren intzidentzia murriztu ahal izateko, beharrezkoa da erantzun konkretu batzuk ematea. Honekin batera, eragindako ustiategietan hartu daitezkeen biosegurtasun neurrien eraginkortasunaren ebaluazioa egitea ere beharrezkoa da. Abeltzain jarduera jasangarria lortzeko interesa piztu den arren, giza populazioarengan eragina izan dezaketen patogenoen kutsapen eta mantentzetik sortu daitezkeen efektu negatiboen minimizatzea gertatu behar da derrigorrez. Beraz, Animalia Osasun eta Osasun Publikoaren arteko lankidetza nahitaezkoa da. Horrela, gizakietan gertatutako Q sukarraren agerraldien ikerketa bateratua egin ahal izateko protokoloak idatzi ahal izango dira. Bestalde, Espainian zehar dabiltzan C. burnetiiren aldaera desberdinei buruzko ikerketa gutxi daude, bereziki iparraldekoak, non gaixotasunaren aldaera pneumoniakoak ohikoagoak direla dirudien. Ez da ezagutzen, abereetan dauden genotipo guztiak gizakiengan gaixotasuna eragiteko gai diren ere. Honez gain, infektaturik dauden abere aziendetako infekzioaren eboluzioari buruzko ezagutza mugatua da, hau da, erditze garaia amaitutakoan C. burnetiiren esposizioarekiko dagoen arriskuaren iraupena, eta ez da ezagutzen ezta ere, kaltetua izan den ustiapenean kontrol neurriak hartu ostean, infekzioak zenbat denboraz (urteak) irauten duen aktibo. Badakigu, animalia populazioan infekzioa murrizten dioala, alabaina, C. burnetiiren esporek denbora luzez bideragarri irauten dute inguruan eta bakterioaren material genetikoa urte luzez detektatzen jarraitzen da inguruan. Nahiz eta aurrez egindako Q sukarraren inguruko ikerketa proiektuei esker, gure taldea aspektu epidemiologikoei dagokien esparruan eta baita hausnarkari etxetiarren coxiellosiaren kontrolean ezagutza eskuratzen joan den, ez dira nahikoak aurrez aipaturiko arazoei irtenbidea emateko. Bada, koordinaturiko proiektu berri honetan RTA2017-00055-C02-00 non, Animalia Osasuneko ikerketa taldeak (NEIKER eta SERIDA), Osasun Publikoa (Bizkaiko Osasun Publikoko Epidemiologia Zerbitzua, Hospital Universitario Central de Asturias) eta Instituto de Salud Carlos III (Centro Nacional de Microbiología) ren laguntzaz, ingelesez “One Health” deritzon estrategiaren bidez C.burnetiik etxe-abereetan, gizakietan eta ingurumenean eragindako infekzioari modu bateratu baten heldu nahi zaio.