Behien trikomonosia (TCB) eta genitaleko campylobakteriosia (CGB), modu benereoan transmititzen diren gaixotasunak dira, zeinak behien ernaldi garaian galerak sortzen dituzten. Aipaturiko gaixotasun hauek, ondo ezagutzen dira behi ustiategi estentsiboekin lan egiten duten herrialdeetan, Estatu Batuetako gune desberdinetan eta Hego Amerikan, besteak beste. Gainera, azken urte hauetan, Europan TCBren berragertzea gertatzen ari denaren susmoa dago. Espainian, SALUVET (Madrileko Albaitaritza Fakultatea) deritzon taldeak egindako ikerketen arabera, behi ume-hazleko ustiategietan, %15eko prebalentziak ikusi dituzte infektaturiko zezenetan. Hedapen altuak eta kontrolerako tresna eraginkor ezak, beharrezkoa egiten dute gaixotasun hauen alderdi desberdinak ikertzeko modu berriak aztertzea. Aurrekari hauekin, Asturiaseko SERIDAk (Servicio Regional de Investigacion y Desarrollo Agroalimentario), SALUVETen partaidetzarekin eta NEIKERekin batera, estatuko I + G + i Programak finantzatuta (RTA2017-00076-00-00), “Behien trikomonosia eta genitaleko campylobakteriosiaren kontrol eta diagnosirako tresna berrien garapena” izenburua duen ikerketa proiektua garatuko dute. Proiektu berri honen helburu orokorra zera da, gaixotasun hauen epidemiologiaren inguruko ezagutza handitzeko tresna berriak garatzea eta era berean behi taldeetan T. foetus eta Campylobacter fetus venerealisek eragindako infekzioen kontrola erraztea.