Berri onak! NEIKEReko lan zientifikoak onarpena jaso du komunitate zientifikoan. Izan ere, Naiara Abendañoren doktorego-tesia “Análisis del potencial epizoótico de cepas de Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis aisladas de diversos hospedadores empleando modelos de infección in vitro” deritzona, 2015/2016 ikasturteari dagokion EHU/ UPVko Osasun Zientziak banatzen dituen Doktoretzako Aparteko Sarietako baten onuraduna izan baita.
Lan hau, NEIKEReko Animalia Osasun Sailean, Marta Alonso Doktorearen zuzendaritzapean egindako 4 urteko lan gogorraren fruitua izan da. NEIKERen jasotako heziketa berebizikoa izan da EHU/UPVko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologia Sailean, doktoratu osteko kontratua lortzeko, non egun lanean diharduen. Honen guztiaren ondorioz, Naiarari zorionak eman nahi dizkiogu!
Doktorego tesiaren laburpena ondorengo estekan irakurri daiteke:
https://addi.ehu.es/handle/10810/18815