Q sukarra, Coxiella burnetii bakterioak eragiten duen eta mundu mailako banaketa duen zoonosia da. Aipaturiko bakterio hau naturan mantentzen da, alde batetik, abeletxeko animaliek osatzen duten zikloari esker (bereziki hausnarkariak), eta beste alde batetik, animalia basatiek eta kaparrek osatzen duten ziklo basatiari esker. Pertsonak modu desberdinetan kutsa daitezke, batetik, animaliak maneiatzen diren lekuetan jatorria duten kutsaturiko aerosolak arnastearen ondorioz, bestetik, plazentako ehunetan jatorria duen coxiellaz kutsaturiko hautsaren bitartez, baita erditzearen jariakinen bidez eta infektatutako animalien gorozkietan. Hortaz, animalien kontatuarekin erlazionatutako arrisku profesionala dago. Hala eta guztiz ere, gertatu diren kasu batzuetan, ezin izan da frogatu animaliekin kontaktu zuzena egon denik. Mota honetako agerraldi hauen ikerketetan, diziplina anitzeko adituak batera aritzea eta One Health (osasun bakarra) delakoaren kontzeptuaren aplikazioa oso egokia da, zeren, bai gizakietan, zein gordailu eta ingurumenean gertatzen diren alderdiak modu integralean aztertzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoan, azken 3 urteetan gizakiengan eragina izan duten agerraldi garrantzitsu batzuk egon dira, hauetariko asko, abeltzaintzako ustiategiko biosegurtasun neurrien gabeziak eraginda. Ikerketa hauetan guztietan, Osasun Publikoko epidemiologoek, mediku espezialistek, OSALANek (Laneko Segurtasuna), Foru Aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuek eta NEIKER eko Animalia Osasun Sailak osatutako taldeek hartu dute parte.
Gertatutako agerraldietako bat, hiri-hondakinak banatzeko instalazio baten izan zen eta langileen %50ean izan zuen eragina (Alonso et al., 2015). Baliteke, ardi eta ahuntzen abortuen plazenta eta fetuak hiri hondakinen zabor – edukiontzietara botatzea izan zitekeela honen arrazoia. Beste kasu bat, makina – erreminta fabrika baten gertatu zen, hau da, abeltzain munduarekin zer ikusirik ez duen inguru baten. Dena dela, langileetako batek ahuntz – talde bat zuen eta infekzioa oinetakoen bidez lekualdatu zuen, langileen %27ari eraginez (Hurtado et al., 2017). 2017an, lehen aldiz, abeltzaintza ustiategi bati egindako bisitaren ondoriozko agerraldia eman zen. Izan ere, aipaturiko bisita hau erditze garaian eta abortu tasa altua duen ahuntz – talde baten egin zen (Alvarez-Alonso et al, 2018). Bigarren agerraldi bat ere egon zen, etxe – animaliak garraiatzeko mezularitza enpresa batekin erlazionatuta. Azken agerraldi honen ikerketaren emaitzak Osasun Publikoko (Eusko Jaurlaritza) (Alonso et al., 2018) arduradunek aurkeztu dituzte, XXXVI Reunión científica anual de la Sociedad Española de Epidemiología y XIII Congresso da APE. “Epidemiología en un contexto global“. delakoan (Lisboan, 2018ko irailaren 11tik 14ra) eta aurkeztutako ahozko komunikazioak, ahozko komunikazio onenen sari bat irabazi du. Epaimahaiak aintzat hartu du epidemiologo, albaitari, mediku eta ikertzaile taldeen arteko elkarlana agerraldiaren jatorria aurkitzeko eta Q sukarraren kontrol neurri eta prebentzioan aurrera egin ahal izateko.
Referentziak:
- Alonso, E., D. Eizaguirre, I. Olaizola, JF. Barandika, I. Arrazola. Brote de fiebre Q en una empresa de mensajería urgente (Bizkaia-Araba). XXXVI Reunión científica anual de la Sociedad Española de Epidemiología y XIII Congresso da APE. “Epidemiología en un contexto global”. Lisboa, del 11 al 14 de septiembre 2018.
- Alonso, E., Lopez-Etxaniz, I., Hurtado, A., Liendo, P., Urbaneja, F., Aspiritxaga, I., Olaizola, J.I., Pinero, A., Arrazola, I., Barandika, J.F., Hernaez, S., Muniozguren, N., García-Pérez, A.L. Q Fever outbreak among workers at a waste-sorting plant. PLoS. One. 10, e0138817. 2015
- Hurtado, A., Alonso, E., Aspiritxaga, I., Lopez, E., I, Ocabo, B., Barandika, J.F., Fernandez-Ortiz DE Murua JI, Urbaneja, F., Alvarez-Alonso, R., Jado, I., Garcia-Perez, A.L. Environmental sampling coupled with real-time PCR and genotyping to investigate the source of a Q fever outbreak in a work setting. Epidemiol. Infect. 145, 1834-1842. 2017.
- Álvarez-Alonso, R., Basterretxea, M., Barandika, JF., Hurtado, A., Idiazabal, J., Jado, I., Beraza, X., Montes, M., Liendo, P., García-Pérez, AL. A Q fever outbreak with a high rate of abortions in a dairy goat farm: Coxiella burnetii shedding, environmental contamination and viability. Appl. Environm. Microbiol. 2018 (in press)