Animalia Tuberkulosiaren Ikerketaren II. Workshop Nazional eta I. Iberiarra 2019ko Apirilaren 3tik 5era ospatuko da Caceresen. Bigarren workshop honek 2015eko irailan Gijonen egindako batzarrari jarraipena emango dio, bere garaian Animalia Tuberkulosiaren Ikerketaren I Workshop Nazionala deitu izan zena. Bertan, estatuko talde nagusienek parte hartu zuten, NEIKERekoa barne, eta honek “Tuberculosis Animal Investigación y Control en España” liburuaren argitaratzea ekarri zuen. Oraingoan, parte hartzeko aukera Portugalera ere zabaldu da, era honetan nazioarteko batzar bat bihurtuz. Honela, denon arazoa den Animalia Tuberkulosian ikertzen duten iberiar penintsulako talde guztiak parte hartzera gonbidatu dira. Ekitaldi honetarako izen-ematea ondorengo estekan egin daiteke. NEIKEReko Animalia Osasun Sailean diharduten hainbat ikertzaile hitzaldiak eman eta beraien esperientziak partekatzeko bertara joatera gonbidatuak izan dira. Joatera animatu ezkero, bertan ikusiko gara!