Akainak kezkatu egiten dute

Batzuetan prentsan gaixotasun berrien, beraien inguruko hitzik entzun ere ez eta gizakien osasunean kalte larriak sortzen dituztenen, inguruko albisteak irakurtzen ditugu. Akainen ondorioz sortutako gaixotasunei dagokienez, nahikoa da 2016ko abuztuan eta 2018ko abuztuan 2 pertsonei heriotza eragin zien Krimea-Kongoko sukar hemorragikoaren birusa gogora ekartzea. Gaixotasuna kutsatuta zeuden Hyalomma generoko akainek egindako ziztaden ondorioz erantsi zitzaien, genero hau klima mediterranearrreko inguruetan oso ugaria da. Hedabideetan askotan agertzen den beste gaixotasun bat Lyme gaitza da, infradiagnostikaturik dagoen gaixotasuna da eta garaiz eta era egokian antzeman eta tratatzen ez bada arazo kronikoak sor ditzakeena. Gaixotasun hau sortzen duen bakterioa Ixodes ricinus akainek kutsatzen dute eta genero hau, aurrekoa ez bezala, gure ingurunean oso ugaria da. Honen ondorioz, naturarekin harremana duten sektore profesional edo mendi inguruetan aisian aritzen diren herritar batzuek akainak zer diren, beraien aurrean nola babestu eta artrópodo hauen ziztaden ondorioz sortu daitezkeen gaixotasunak identifikatzeko informazio gehiago jasotzeko interesa dute.

NEIKEReko Animalia Osasun Sailak gai honen inguruan hainbat urte daramatza lanean eta horren ondorioz aurreko otsailaren 21ean Jesse Barandika gure lankideak hitzaldi bat eman zuen Atarian, Biosfera Pasealekuan, 4, Sabalburuan (Gasteiz) auzi hauen inguruko errepasoa eginez.

Esteka bat emango dizuegu Radio Vitoria – Gaur Magazin-en egindako elkarrizketarena, hitzaldian hitz egindako gaiez era laburrean hitz egiten da bertan: https://www.eitb.eus/es/radio/radio-vitoria/programas/radio-vitoria-gaur-magazine/detalle/6212101/los-peligros-garrapatas/

Argazkia: NEIKER – Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *