Animalia Osasun saileko doktoretza tesi defentsa

Uztailaren 4ean Animalia Osasun sailean lankide den Miriam Serranok “New perspectives on bovine tuberculosis diagnostics and control based on experimental infections” izenburua duen Doktoretza Tesia defendatuko du. Defentsa Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gasteizeko Farmazia fakultatean egingo da nazioarteko modalitateari jarraituz, ingeles hutsean.
Doktoretza Tesi honetan 3 ikerkuntza artikulu publikatu dira sarrera libreko aldizkarietan (artikuluak berri honetan agertuko diren link-ak klikatuz kontsultatu daitezke). Lehenengo artikulua, paratuberkulosiaren aurkako txertoak behi tuberkulosiaren diagnostikoan eragiten duen interferentziari buruzkoa da. Bigarren artikuluan, proba pilotu batean paratuberkulosiaren aurkako txertaketak behi tuberkulosian duen efektua frogatu dela kontatzen du. Azkenik, hirugarren artikuluan, txahaletan Mycobacterium bovis bakterioaren sarrera-bideak duen garrantzia gaixotasunaren lesioen banaketari dagokionez azpimarratzen da.
Bere formakuntza aldian zehar, Miriamek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Unibertsitate saileko doktoretza aurreko beka bat jaso zuen (PRE_2015_2_0080) eta bere lan guztiak MINECOk berak emandako diru-laguntzari esker eraman ahal izan ditu aurrera (AGL2008-05820-C02-01GAN eta AGL2014-56305-C3-3-R). Doktoretza Tesiaren zuzendariak NEIKERen Animalia Osasun Saileko Joseba Garrido Doktorea eta Ramón Juste doktorea izan dira.

Zorionak Miriam egindako lan guztiagatik eta zorte on tesiaren aurkezpenean eta defentsan!

Argazkia: NEIKER- Animalia Osasun Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *