Animalien Osasun Saileko Campylobacter-aren inguruko Tesiaren defentsa

Animalien Osasun Saileko lankidea den Medelin Ocejok datorren uztailaren 23an bere Doktorego Tesiaren defentsa izango du, lanaren izenburua “Epidemiology of Campylobacter infection: Distribution in domestic ruminants in the Basque Country. Effect of age, breed and diet on chicken caecal microbiota and Campylobacter colonization” da. Defentsa Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Medikuntzako Fakultatean izango da eta nazioarteko modalitatean izango denez defentsa osoa ingelesez izango da.

Tesi lana 3 ikerlanez osaturik dago, hauek ikerketa artikulu bana sortzeko aukera eman dute sarbide askeko zientzia aldizkarietan eta berri honen esteken bidez ikus daitezke. Lehenengo ikerketan, hamarkada batez bereizitako bi denboralditan, EH-ko hausnarkarien ustialekuetan Campylobacter jejuni-k eta Campylobacter coli-k izandako prebalentziaren eta antimikrobianoekiko sentikortasunaren gaiak lantzen dira. Bigarren ikerlanak broilerren dietari gehigarri desberdinak, kate motzeko gantz azido bat (kaltzio butiratoa) edo esne seruma, gehitzearen efektuak aztertu ziren. Honek parametro emankorren eta animalien heste-integritatearen hobetzea ekarri zuen baina Campylobacter-aren kutsadurari aurre egiteko inolako efektu babeslerik ez zuen erakutsi. Azkenik, hirugarren ikerketan bi oilasko arrazen (broiler eta landa oiloen) heste itsuaren mikrobiotaren osagarriak ikertu ziren ekoizpen adin desberdinetan. Adinaren eta mikrobiotaren arteko lotura estua aurkitu zen, kasu guztietan landa oilaskoen mikrobiota broilerrena baino aberatsago eta ezberdinagoa izanik.

Medelinek bere trebakuntza denboraldian (2015-2019), Euskal Gobernuaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailaren doktorego aurreko diru laguntza jaso du. Lan guzti hau INIAren (RTA2013-00086-00-00) eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) finantziazioari esker ahalbidetu da. Doktorego Tesia Ana Hurtado Doktorearen gainbegirada eta zuzendaritzapean egin da.

Azalpen eta defentsan zorte handia opa diogu Medelini eta urte hauetan egindako lanarengatik zoriontzen dugu. ZORIONAK eta ZORTE ON Medelin!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *