Maskoten garraioarekin lotutako Q sukarraren agerraldia

2017an, NEIKEReko Animalien Osasun Sailak premiazko garraio-enpresa bateko langileen artean eman zen Q sukar agerraldi batetako ikerketan parte hartu zuen. Enpresa horrek, merkantziak banatzeko ohiko lanaz gain, maskotak garraiatzeko baimena ere bazuen. Ikerketa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Bizkaiko Epidemiologia Zerbitzuak eta OSALANek gidatu zuten eta parte hartzea onartu zuten 64 langileren segimendu kliniko eta laboratorialean oinarritu zen. Parte-hartzaileei galdetegi bat egin eta odol-lagin pareatuak hartu zizkieten. Guztira, Q sukarra zuten 10 kasu egiaztatu ziren (%15,6) eta izan zitezkeen sei (%9,4); eraso-tasa %25ekoa izan zelarik (16/64). Bederatzi langilek (egiaztatuko 8 kasu eta litekeen 1) Q sukarraren sintomak azaldu zituzten, pneumonia batez ere (bost kasu). Plataforman, Coxiella burnetiiren DNAren presentzia ikertzeko, ingurumen-laginak (hainbat gainazaletako hautsa) hartu ziren. Hauts-lagin guztiak positiboak izan ziren denbora errealeko PCRn eta Ct-balio txikienak (bakterio-karga handiagoa) maskoteraren barruan bildutako hautsean egokitu ziren. Hala, brotearen jatorria zuela gutxi garraiatutako eta maskotera horretan ordu batzuk pasatu zituzten animalietan zegoela baieztatu zen. Hautsean identifikatutako genotipoa SNP1/MST13 izan zen, Euskal Herrian ahuntz eta ardietan aurrez aurkitutako genotipoetako bat. Agerraldia hasi aurreko hilabetean, bi ahuntz nano garraiatu ziren, horietako bat bakarrik ikertu ahal izan zelarik, negatiboa izanik. Nahiz eta agerraldiaren iturria ezin izan zen identifikatu, hausnarkarien garraioa debekatu egin zen enpresan eta Q sukarra lanarekin lotutako osasunerako arriskuen artean sartu zen. Azterlan hau dela medioa, agerian geratzen da garraiatzen diren animalien osasun estatusa ikertzeak duen garrantzia, zoonosiarekin lotutako arriskuak saihesteko. Artikulua Plos One aldizkarian argitaratu da: https://journals.plos.org/plosone/article?id=10.1371/journal.pone.0225605

Irudia: NEIKER- Animalia Osasun Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *