Animalien Osasunaren Ikerkuntza Sarea (RISA) animalien osasuna hobetzeko jarduerak eta honen inguruko I+G+b-ren emaitzak finkatzen laguntzeko sortu den sarea da, helburu bera duten jakintza-alor anitzeko ikerlariak hurbilduz eta beraien arteko elkarlana sustatuz. RISA-k Ikerketa Sareen Sorrera eta Garapenaren 2019ko deialdiaren bitartez finantziazioa lortu zuen.
Sarea estatuko ikerketa talde desberdinen arteko sinergia indartzeko eta administrazioaren, industria sektorearen eta gizartearen animalia osasunaren inguruko erreferente bihurtzeko sortu da.
Sarearen kideak hauek dira: koordinatzaile lanak egiten dituen Centre de Recerca en Sanitat Animal (IRTA-CReSA), Centro de Investigación en Sanidad Animal (INIA-CISA), Centro de Vigilancia Sanitaria Veterinaria (VISAVET), Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC)–koak diren Instituto de Investigación de Recursos Cinegéticos (IREC) eta Estación Biológica de Doñana (EBD), Servicio Regional de Investigación y Desarrollo Agroalimentario del Principado de Asturias (SERIDA), Universidad de Zaragoza, Universidad de León, Universidad de Extremadura, Universidad de Córdoba, baita NEIKER-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundearen Animalien Osasun Saila ere. Gainera Vet+i fundazioak (Plataforma Tecnológica Española de Sanidad Animal) dibulgazio kide bezala parte hartzen du.
Urtarrilaren 10ean lehenengo bilera ospatu zen Bartzelonan eta NEIKER-en ordezkaria Joseba Garrido doktorea izan zen. Datozen 2 urteetan, animalien osasunaren ikerketan garrantzia handia duten gaien (berrikuntza, segurtasun biologikoa, One Health, etab.) inguruko hainbat ekimen gauzatuko dira.