Joan den urtarrilaren 25 eta 26an, EiTB-ko Teknolopolis programak, antibiotikoekiko erresistentziari buruzko zientzia-dibulgazio programa bat eman zuen, izan ere, gai hau egungo kezka garrantzitsua da. Programa horretan elkarrizketatu zituzten zientzialariak, NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundean, UPV/EHU- Euskal Herriko Unibertsitatean, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, BC3-Basque Center for Climate Change-an eta URA-Uraren Euskal Agentzian lan egiten ari dira gaur egun. Arazo handi honen ikerketan egiten ari diren ekintzak ikus ditzazuen, programaren bideoa eransten dizuegu: