Duela 20 urte, behien entzefalopatia espongiformeak (behi eroen gaixotasuna) sortutako osasun-krisiaren ondorioz, biosegurtasun-maila handiko laborategi bat sortzea erabaki zen NEIKER-ek Derion dituen instalazioetan, bertan arrisku handiko agente infekziosoak aztertzeko. Laborategi honetan, gaixotasun prionikoekin eta animalien osasunari eragiten dioten patogenoekin lan egiten da, hala nola, hegazti-gripearekin, Q-sukarrarekin edo tuberkulosiarekin besteak beste. Ekoizpen-animalien osasuna oso garrantzitsua da, ez bakarrik ondorio ekonomikoengatik, baita gizakiek pairatzen dituzten lau gaixotasun infekziosoetatik hiruk animalia jatorria dutelako ere. Osasun krisi honetan, gure instalazioak eta gure giza taldea Osasun Publikoko Sailaren eskura jarri dira. Gainera, instalazio hauetan, COVID-19-aren diagnostikoa egiteko test azkarrak garatzen ari dira. Gai hauen inguruko xehetasun gehiago jakiteko, Joseba Garridori, NEIKER-eko Animalia Osasuneko Saileko buruari, Euskadi Irratiko “La Mecánica del Caracol” programan egindako elkarrizketa entzun dezakezue hurrengo estekan.