RISA sareko zentroak covi-19ren aurkako borrokan lankidetzan ari dira

COVID-19K eragindako pandemiak mundu mailan eragiten duen krisiak agerian uzten du inoiz baino gehiago beharrezkoa dela osasun publikoarekin eta animalia osasunarekin lankidetzan lan egitea, “Osasaun Bakarra” edo One Health-ra hurbilduz. Hori dela eta, Animalien Osasunaren Ikerketa Sareko kideak, besteak beste, NEIKEReko Animalia Osasun Saila, zuzenean inplikatuta daude COVID-19 izurritearen aurkako borrokan eta lankidetza estuan ari dira osasun-agintariekin. Bazkideen lankidetza-jarduera nagusia;  materiala, teknikariak  bai eta laborategiak, PCR diagnostiko-probak egiteko egokitzea da. Bestalde, bazkideek osasun-langileei  banakako babes-ekipo materiala utzi diete ere. Gainera, zentro batzuk txertoa eta tratamendua garatzeko ikerketa-proiektu berrietan zuzenean inplikatuta daude, lankidetza berriak formalizatzeaz gain. RISA sareko beste kide batzuek, koronabirusetan adituak, SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19 gaixotasunari buruzko dibulgazio-materiala egin dute eta aditu-batzordeetan parte hartzen dihardute.

Zehazki, NEIKERek, pandemiaren lehenengo asteetan, OSAKIDETZAko laborategien lana arintzeko ekipamendua utzi zuen eta Osasun Publikoko Sailak kudeatzen duen banaketa-zentralean norbera babesteko ekipoak entregatu ziren ere. Gainera, argitaratutako sekuentzietan oinarritutako denbora errealeko PCR bat prestatu zen erreferentziazko materiala erabiliz. Duela gutxi, ISCIIIren gaitzea jaso da analisiak egiteko eta orain protokoloa balioztatzen ari dira. Honez gain, NEIKERek, EAEko beste erakunde batzuekin batera, antigenoa detektatzeko test azkar baten garapenean parte hartu du. Test hau PCR bidezko analisia egin aurreko baheketa gisa erabil daiteke. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) zentroekin batera zenbait deialditan proiektuak eskatzen parte hartu da ere. Proposamen horien artean, CIC bioMAGUNErekin, Biodonostiarekin, Asparia Glycomics-ekin eta VICOMTECHekin lankidetzan egindako eskaera azpimarratu behar da, antigenoen zein antigorputzen mikroarrayak garatzeko edo CIC bioGUNErekin eta GAIKERrekin lankidetzan ELISA bat garatzeko. Azkenik, NEIKER PRAP Euskadin (Euskadiko Jarduera Ekonomikoa Suspertzeko Plana) parte hartzen duen erakundeetako bat da.

RISA sarea osatzen duten zentro bakoitzak egiten dituen ekintzei buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, honako dokumentu hau kontsultatu dezakezue.

Argazkia: NEIKER- Animalia Osasun Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *