Herritarren zientzia herritarrak informazio baliotsua eman dezaten inplikatzea da, dela ezagutza partekatuz, dela datuak biltzen eta aztertzen lagunduz, emaitzak interpretatuz, aurkikuntza berriak eginez, etab. ikertzaileek hainbat azterketa-eremutan egindako lanaren osagarri izateko. Mosquito Alert plataforma “Herritar-zientzia” kontzeptuaren adibide bat da (http://www.mosquitoalert.com/), tigre eta sukar hori eltxoen hedapenaren aurka borrokatzea duelarik helburu. Zika, Dengue eta Chikungunya bezalako gaixotasunak kutsa ditzaketen eltxo inbaditzaileen bi espezie dira hauek. Mosquito Alert irabazi-asmorik gabeko herritarren zientzia-proiektu kooperatiboa da, hainbat ikerketa-zentro publikok koordinatzen dutelarik: CREAF (Centre de Recerca Ecolòi Aplicacions Forestals), ICREA (Kataluniako Ikerketa eta Ikerketa Aurreratuen Erakundea) eta CEAB-CSIC (Blanesko Ikasketa Aurreratuen Zentroa).
Mosquito Alert app-arekin, herritarrek, argazki bat bidaliz, tigre-eltxoa (Aedes albopictus), sukar horiaren eltxoa (Aedes aegypti) edo eremu publikoan hauen hazteko lekua aurkitu dutela jakinarazi dezakete. Argazkiak GPS posizioa jasotzen du beste informazio xehetu batekin batera. Ondoren, entomologo-talde batek jasotako argazkiak balioztatzen ditu. Baliozkotzearen emaitza, zuzenean, parte-hartzaileari bidaltzen zaio eta oharren mapan argitaratzen da. Bertan, 2014tik gaur egun arteko ohar guztiak kontsulta eta esporta daitezke. Informazio horrek ikerketa-taldeen lana osatzen du eta Osasun Publikoko profesionalei, eltxo horiek, auzo eta hirietan duten hedapenaren jarraipena egiteko aukera ematen die.
Aipatzekoa da, halaber, Asturiasen Aedes japonicus espezie inbaditzailearen lehen detekzioa pertsona batek 2018ko ekainean aplikazioaren bidez bidalitako argazkiei esker egin zela. Hortaz, Mosquito Alert plataforma eltxo inbaditzaileak zaintzeko tresna da. Animatu aplikazio hau zuen mugikorrean erabiltzen, gure inguruan eltxo hauek duten presentzia identifikatzen laguntzeko. Badakizue, 2013az geroztik tigre-eltxoaren zaintzan EAEn hainbat erakunde inplikatuta gaudela, baina heltzerik ez dugun eremuetan, hauen agerpena identifikatzeko, zuen parte-hartzea funtsezkoa izan daiteke.