Eltxo arruntari buruzko informazio berria, West Nile birusaren bektorea

Ingurumen-aldaketek etengabe eragiten diote artropodoen (akainak, eltxoak, flebotomoak) banaketa geografikoari, eta horrek, era berean, transmititzeko gai diren gaixotasun infekziosoen dinamikari eta banaketari eragiten diote. Hortaz, bektoreen banaketari eragiten dioten faktore nagusiak zehaztea garrantzitsua da. Culex pipiens eltxo arruntak gaurkotasun albisteetan agertzen ari da, udaran penintsula hegoaldean West Nile birusaren (WNV) entzefalitis-agerraldia izan dela eta. Eltxo honi dagokionez, estatu mailan egindako azterlan baten argitalpena nabarmendu nahi da, non NEIKEReko Animalien Osasun Sailak parte hartu duen. Hemen, Cx. pipiens-en egungo eta etorkizuneko banaketari zein habitataren egokitasunari eragiten dioten faktore bioklimatikoak eta giza jarduerarekin lotutakoak identifikatu dira. Egiaztatu ahal izan denez, espezie horren presentzia aztertu den eremu guztietan agertu da, eta haren banaketa altitudearen eta urbanizazio-mailaren arabera azaltzen da nagusiki, baina, neurri txikiagoan, denboraldi hezeeneko batez besteko tenperaturen arabera ere azal daiteke. Adierazle horien konbinazioak agerian utzi du habitataren egokitzapenean eredu heterogeneoa dagoela: Espainiako hegoaldeko eta ipar-ekialdeko kostaldeko eremuak egokienak izanik eta aldiz, altuera handiagoko eta eskualde hotzagoko eremuak ez hain egokiak izanik. Etorkizuneko aurreikuspen klimatikoen arabera, Cx. pipiens-en banaketa %30 arte murriztu daiteke. Ikerketak ondorioztatzen duenez, eltxo mota horrek behera egin dezakeen arren, gaitz infekziosoetan izan dezakeen eragina iragartzea zaila da oraindik. Zenbait prozesuk, hala nola espezie hori klimatologia egokia duten habitat lokalizatuagoetara egokitzeak, bektore-patogenoen arteko elkarrekintzek eta gizakiak paisaian egindako aldaketek, ondorio garrantzitsua izan dezakete agente patogenoen etorkizuneko transmisioan.

Artikulua:

Determinants of the current and future distribution of the West Nile virus mosquito vector Culex pipiens in Spain.

Gangoso L, Aragonés D, Martínez-de la Puente J, Lucientes J, Delacour-Estrella S, Estrada Peña R, Montalvo T, Bueno-Marí R, Bravo-Barriga D, Frontera E, Marqués E, Ruiz-Arrondo I, Muñoz A, Oteo JA, Miranda MA, Barceló C, Arias Vázquez MS, Silva-Torres MI, Ferraguti M, Magallanes S, Muriel J, Marzal A, Aranda C, Ruiz S, González MA, Morchón R, Gómez-Barroso D, Figuerola J. Environ Res. 2020 Sep;188:109837. doi: 10.1016/j.envres.2020.109837. Epub 2020 Jun 23. PMID: 32798954.

Argazkia: Kulizidoak harrapatzeko CDC ereduko tranpa. NEIKER-Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *