Patogenizitate altuko hegaztien influenzaren 2020ko eguneraketa

Aurten, SARS-CoV-2 pandemiaren jazoeragatik historikoki nabarmen ezagutua izango da, egungo egoera honetan, hots, One Health kontzeptuak berebiziko garrantzia hartu du. Bere definizioaren menpe, bai animalien gaixotasunen zein ingurumenaren gertuko zaintza egiteak suposatzen du, gure ongizatean eta osasunean inpakto positiboa izan nahi badugu. Hegaztien influenza (HI), OIE-ri derrigorrez deklaratu behar diren patogenoen artean dago. Hain zuzen, influenzak hegazti etxekotuen produkzioa suntsitu baitezake (24 orduen buruan 100% hilkortasuna erregistratu baita) eta azpitipo batzuk zoonotikoak izan daitezke. Patogenizitate altuko hegaztien influenzaren (PAHI) munduko egoera epidemiologikoa OIE-k argitaraturiko txostenen arabera, bakarrik Europan azken urte honetan, 450 foku baino gehiagoren berri eman du.

Urriaren erditik hona, hainbat herrialde europarretan PAHI detektatu da, hala nola Alemanian, Danimarkan, Herbeheretan, Erresuma Batuan, Irlanda baita arestian Belgikan, Frantzian, Suedian, Kroazian, Polonian, Italian eta Eslovenian ere (ECDC eta OIE datuak). Detektatzen ari diren agerraldiek hegazti basatiei zein etxekotuei eragiten die non azpitipo H5-a den protagonista. Azpitipo hau N2/N5/N8 neuraminidasekin konbinaketetan azaltzen da batik bat non H5N8 sarrien detektatu egiten den. Heriotza-tasa aldakorra izaten ari den arren, badira zenbait kasu non 100% izatera heldu den. Heriotza-tasaren bariabilitate handi honen zergatia erabilitako laginketa metodoarekin lotuta egon daiteke. Izan ere, patogenizitate altuko azpitipoen detekzioa, zaintza pasiboaren ondorio izan daiteke. Hau da, hilotzei (eta gertagarritasun handiarekin PAHIz hil direnei) PCRa egin ostean jazoriko emaitzen ondorioa.

Ehuneko baxuenak elkarrekin bizi diren zenbait hegazti etxekotuen espeziei loturikoak egon daitezke non, birusak ez du hostalariei berdin eragiten, infekzioak asinkronikoak izan daitezken edota inkubazio denbora sintomak azaleratu arte, aldakorra izan daiteken. Hegazti basatien kasuan, monitorizatzen zailagoak dira eta lorturiko laginak hilotzetatik edota gaixoturiko hegaztietatik jasotzen dira nagusi. Honek, heriotza-tasa nabarmenki emandatzen du.

Birusari eusteko xedearekin, Herbehereak 200 000 oilasko akabatu ditu eta oraindik birusaz jota ez daudenak agerraldietatik urrun egoteko agindua eman du. Ingalaterran ere, arrazoi bera dela medio 13 000 inguru akabatu ditu ere. Hain zuzen, birus hauek hegazti ustiategi batean sartuz gero, beste muturreko neurrien artean hegazti guztien hilketa suposa baitezake.

EFSA-k argitaraturiko txostenen arabera, 2019-2020 arteko kanpainako PAHI A(H5N8) birusen karakterizazio genomikoak Afrikatik datozen patogenizitate altuko eta Eupoatik datozen patogenizitate baxuko PAHI A(H5N8)-ak direla aditzera eman du. Adituen ustez, Afrikatik datozen hegazti migratzaileek PAHIen agerraldi eta distantzia luzerako zabalkuntza Europar Batasunera eragin duten lehenengo aldia da (DG Sanidad de la Producción Agraria datuak).

Hau guztiau kontutan izanda MAPA-k hegaztien influenzaren agerraldi bat detektatzeko gertagarritasuna neurrizkotzat/altutzat jo du (11/11/2020). Hortaz, hala hegazti basatietan nola etxekotuetan gaixotasunaren zaintza egokia izatea ezinbestekoa da. Esan berrikoa burutu ahal izateko, zaintza aktiboaren bidez hegazti basatien laginketak emandatu beharra dago baina batez ere, zaintza pasiboari dagokionez, hezeguneetan edota hegazti kontzentrazio altuko guneetan eman daitezkeen heriotzei arreta handiagoa ematen. Bestalde, kontsumora bideratuta dauden hegazti ustiagunetan biosegurtasun neurriak emendatu beharko lirateke agerraldien detekzio goiztiarra bideratu ahal izateko.

Ildo honetatik, Eusko Jaurlaritzako garapen ekonomiko, jasangarritasun eta ingurumen sailak 2020/11/20n ebazpen bat argitaratu du non, hegaztien ustiategietan, hegaztien influenzaren aurkako neurriak zehazten diren. Are gehiago, NEIKER-ek VIGIA proiektuaren bidez lan ildo bat mantentzen du: “Patogenizitate altuko hegaztien influenzaren zaintza EAEn”, Eusko Jaurlaritzak finantziatua eta Aldundiekin elkarlanean. Programa honen helburu nagusia protokoloen, baliabideen eta diagnosi tekniken hornikuntzan eta erabilera zabaltzean datza. Horrela, fokuen detekziogoiztiarra ahalbidetuko da eta berehalako erantzunari hasiera eman ahal izango zaio.

Argazkia: Azaroko europar fokuen lokalizazioa. (https://izsvenezie.com/documents/reference-laboratories/avian-influenza/europe-updates/HPAI/2019-1/map-semester-2.pdf)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *